B1 mailako Mari Josek amodiozko gutun hunkigarri hau idatzi dio behinola oinak berotu zizkion zapata pare zaharrari. Irakurri eta gozatu bihotz-bihotzetik ateratako maitasun adierazpen zintzo hau:
Maiteok,
Ez dakizue zenbateraino behar zaituztedan. Esnatzen naizenean, hotzak zein beroak zineten gogorarazten dit. Zer moduz zaudete? Gogoratzen zarete nitaz?
Ni hementxe nabil. Egunero euria egiten du eta ezin zaituztet ahaztu. Unibertsitatera joaten naizenean, galdetzen diot neure buruari zer egingo ote duzuen egun osona ni gabe. Klasetik irten eta gero etxera joaten naiz bazkaltzera, eta handik, arratsaldean, gimnasiora joaten naiz zuengan ez pentsatzeko, baina ezin zaituztet burutik kendu… neguan denak ekartzen zaituzte nire gogora!
Eta zuek? Ahaztu al nauzue? Zer egiten duzue egun osoan?
Gustatuko litzaidake zuek berriro ikustea, baina ez da posible. Kontenedorera bota behar izan zintuztedan, oso zaharrak zinetelako, eta ordurako ez zenizkidatelako oinak berotzen.
Eskerrik asko eman didazuen berotasunagatik. Asko maite zaituztet.
Musu bat