Kaixo!

A0A0ko taldekide batzuk gara, eta Biasteriko euskaltegian ari gara; aurten hasi gara euskara ikasten. Testu labur hauek idatzi ondoren (pertsonaia famatuen egunkariak), Blogean argitaratzea pentsatu dugu. Pertsonaia bakoitza asmatu behar duzue; oso erraza da. Pista batzuk ematen ditugu, ea horiekin… Ezetz asmatu nor garen!

Agur bero bat Arabako Errioxatik!

ÁLVARO (Samaniego – Arabako Errioxa)

Atzo ere oso goiz jaiki nintzen. Pipa piztu nuen, eta txapela jantzi nuen. Hemen, basoan, hotz handia egiten zuen, hotzegia, alajaina! Zuhaitzak moztu nituen, eta ikaztegi bat egin nuen, ikatza ederki egiteko.

Gero, oparo jan nuen: ogia txorizoarekin, gazta-zaharra eta ardoa. Jatea benetan maite dut!

Arratsaldean, ordu betez gutunak irakurri nituen, baina tira… Gero egurrezko jostailu asko ederki egin nituen.

Goiz lo egin nuen, izan ere, orain neguan, lehenago iluntzen du, benetan goizegi.

Nor naiz ni?

 

ETIENNE (Ixelles – Belgika)

Ez naiz altua, ez boteretsua. Mariaren pertsonaia, ordea, bai. Txikia naiz, baina baloiekin artista naiz, eta neure bizi osoan jokatu nuen. Nire herrian oso ospetsua naiz. Hegoamerikakoa naiz. “Jaungoikoaren eskua” izan nintzen.

Motza da eta erraza, ezta?. Nolako ahalegina!

Ezetz asmatu nor naizen!

 

MARÍA (Haro- Errioxa)

Gaur goizean, gaiztoak garaitu ditut. Kalean lan handia dago, horregatik, hartu dut mailua.

Aitak, Odinek, esan du: “ez zara inor mailurik gabe”. Agian arrazoia du.

Egia esan, oso gizon indartsua, altua eta ederra naiz; begi urdinak ditut eta ile horia; hala ere, oraindik ez dut neska-lagunik. Iparraldeko emakumeak hotzak eta urrun samarrak dira.

Asmatu al duzue?

 

PEDRO (Pobra de Tribes – Galizia)

Gaur ere loa galdu dut, gerra horrelakoa da! Hemen egunsentia oso ederra da. Gaur ere goizegi jaiki naiz, alajaina! Ilargiak oraindik distira egiten du zeruan.

Gaur ere oso hotza izan da. Egun osoan haize handia ibili da. Elur pixka bat egin du, izan ere, oso altu gara hemen, Lapoblaziongo haitzetan. Urrutian jaioterria ikusten dut, Lantziego. Familia gogoratzen dut.

Egun lasaia da. Hau egoera bitxia da. Gaur soldaduek ez dute eraso. Bigarren eguna da, baina gu gerrarako prest gaude. Janari gutxi jan dugu. Janariak urri dira, baina ez gara errendituko (… ez dugu amore emango). Jaungoikoa eta foruak!

Gero arte!

Nor naiz, bada?

 

Erlazionatutako argitalpenak

One thought on “Nor naiz ni?

  1. Kaixo Madrildik!
    Oso politak testuak. Oso ongi idatziten duzue! Eskerrik asko!
    Alvaro: Olentzero; Etien: Maradona; Maria: ?; Pedro: ?
    Aguuuur!

Utzi erantzuna