Urriaren 31a badator eta munduko txoko askotan Halloween ospatuko dute. Baita Euskal Herrian ere. Zinemaren eta hedabideen eraginez, azken urteotan Halloween festak kalabaza eta armiarma sareez bete ditu inguruak. Baina gero eta gehiago dira Arimen Gaua edo Gau Beltza ospatzeko ohitura Euskal Herrian ondo errotutako tradizioa dela sostengatzen dutenak. Nolanahi ere, egun hauetan aukera ezin hobea dugu beldur istorioak kontatzeko. Egun hauetan kontatzeko moduko istorio beldurgarririk bururatzen ez bazaizu, Ikasbilen Hotzikarak  izeneko bilduma oparo bat daukazu. Horietako edozein entzun, eta ikaskideei kontatu ahal diezu… edo bestela, Gau Beltzeko lagunarteko bilera bat girotzeko ere egokiak izan daitzezke…

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna