Halloween ala Gau Beltza? Inportatutako ala bertako tradizioa?

Urriaren 31 badator eta munduko txoko askotan ospatuko dute Halloween. Baita Euskal Herrian ere, azken urteotan. Zenbait herritan; Aretxabaletan edo Motrikun, kasu; aspalditik Gaba Baltza ospatzen dute. Baina, komunikabideen eraginez inportatutako tradizioa da ala bertakoa?

*Jarduera hementxe deskargatu: Halloween ala Gau Beltza

 

1-Halloween euskal ohitura zaharra. Irakurri artikulu hau. Haren arabera, Halloween Euskal Herriko tradizioan errotutako ohitura da.

Nork esan du Halloween euskal ohitura zaharra ez denik? Ezagutzen al duzu beste euskal tradiziorik? Eta zinemaren eraginez atzerritik inportatutako eta gaur egun hemen errotutako beste tradiziorik? Azaldu, idatziz, tradizio horietako bat zertan den; eta ikaskideen aurrean kontatu.

2-Ziria ala saria. Halloween festak kalabaza eta armiarma sareez bete ditu inguruak, baina gero eta gehiago dira Arimen Gaua edo Gau Beltza ospatzeko ohitura Euskal Herrian ondo errotutako tradizioa dela sostengatzen dutenak. Halaxe kontatu digute hainbat lekukok jarraian ikusiko duzun bideoan. Ez beldurtu zuek ere esaten duten guztia ulertzen ez badiezue, nahikoa da kontakizunaren esanahia ulertzearekin.

 

3- Gaba Beltza. Irakurri GARA egunkarian Joxemari Carrere ipunin kontalariak idatzitako iritzi artikulua .

Zer iritzi dio Joxemari Carrerek Gaba Beltza ospatzeari? Eta zu, zein da zure iritzia? Berreskuratu behar al dira tradizio zaharrak? Garai berrietara egokitu behar dira? Bidezkoa al da atzerriko kultura bateko tradizioak gurera ekartzea?

4- Animen gaua, umeen kontua. Gaur egun, dela tradizioagatik, dela hedabideen eraginagatik, seme-alabak dituen inork gutxik egin ahal dio ihes Halloween ospakizunari. Agian, festa anglosaxoiaren amaraunean erortzea saihestu ezin badugu, aprobetxa dezakegu jaiaren oihartzun soziala euskal tradizioari atxikitako ospakizuna berreskuratzeko. Haurrak badituzu, akaso, baliagarria izango zaizu Animen Gaua kanta, bestela ere, entzun eta goza ezazu.

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna