Urriaren 31a badator eta munduko txoko askotan ospatuko dute Halloween. Baita Euskal Herrian ere, azken urteotan. Zenbait herritan; Aretxabaletan edo Motrikun, kasu; aspalditik Gaba Baltza ospatzen dute. Baina, komunikabideen eraginez inportatutako tradizioa da ala bertakoa?
Halloween euskal ohitura zaharra
*Jarduera hementxe deskargatu: Halloween edo Gau Beltza
1- Halloween euskal ohitura zaharra: Irakurri artikulua. Haren arabera, Halloween Euskal Herriko tradizioan errotutako ohitura da. Irakurritakoan komentatu: Ezagutzen al duzu beste euskal tradiziorik? Eta zinemaren eraginez atzerritik inportatutako eta gaur egun hemen errotutako beste tradiziorik? Azaldu, idatziz, tradizio horietako bat zertan den; eta ikaskideen aurrean kontatu.
2- Ziria ala saria: Euskal Herrian aspaldi-aspaldian ospatu den Arimen Gaua, oinarri-oinarrian, ez dago oso urruti film amerikarretan ikusten ditugun irudietatik. Halaxe kontatu digute hainbat lekukok jarraian ikusiko duzun bideoan. Ez beldurtu zuek ere esaten duten guztia ulertzen ez badiezue, nahikoa da kontakizunaren esanahia ulertzearekin.
3- Irakurri GARA egunkarian Joxemari Carrere ipunin kontalariak idatzitako iritzi artikulua: Zer iritzi dio Joxemari Carrerek Gaba Beltza ospatzeari? Eta zu, zein da zure iritzia? Berreskuratu behar al dira tradizio zaharrak? Garai berrietara egokitu behar dira? Bidezkoa al da atzerriko kultura bateko tradizioak gurera ekartzea?
4-Animen gaua, umeen kontua: Gaur egun, dela tradizioagatik, dela hedabideen eraginagatik, seme-alabak dituen inork gutxik egin ahal dio ihes Halloween ospakizunari. Agian, festa anglosaxoiaren amaraunean erortzea saihestu ezin badugu, aprobetxa dezakegu jaiaren oihartzun soziala euskal tradizioari atxikitako ospakizuna berreskuratzeko. Haurrak badituzu, akaso, baliagarria izango zaizu Animen Gaua kanta, bestela ere, entzun eta goza ezazu.
Debako autoetopistaren kondaira
– Inoiz beldurrik izan al duzu kontatu dizuten istorio batengatik? Entzun al duzu inoiz ahoz aho dabiltzan hiri kondaira beldurgarri horietako bat?
– Zein hiri kondaira ezagutzen duzu? Otsateko psikofoniena, Olagibel kaleko eraikineko mamuarena, Aihotz plazako eraikinean aurkitutako emakume enpalatuarena, Sakamantekasena, Zaldiarango mamu txirrindulariarena… Komentatu ikaskideekin eta zerrendatu ezagutzen dituzuenak.
– Ezagutzen al duzu Debako autostopistaren kasua? Entzun, jarraian, kondaira horren inguruko irrati-antzezpena.
*Jarduera hementxe deskargatu: Debako autostopistaren kasua-lanketa
1- Istorioa entzun baino lehen: Beldurra adierazteko espresioak: Euskaraz hainbat egitura dauzkagu beldurra adierazteko. Hona hemen adibide batzuk.
2- Entzun ezazu istorioaren lehengo zatia. Beldurrezko istorio gehienetan bezala, gurean ere, bukaera arte itxaron beharko duzu korapiloa nola askatzen den ezagutzeko. Entzun arretaz eta aukera ezazu hauen artean istorioaren bukaera ongien azaltzen duen irtenbidea.
3- Entzun orain istorioaren bigarren zatia eta konprobatu zerikusirik ote daukan zuk asmatutakoarekin.
4- Kontaketaren haria ordenatu: Gidariak egindako ibilbideari erreparatuko diozu, eta egin edo gertatu zaizkionak ordenatuz, trama bera berregiteko aukera izango duzu.
5- Zeure beldurrezko istorioa kontatu: Dagoeneko zeure beldurrezko istorioa kontatzeko garaia iritsi zaizu.
– Har ezazu oinarritzat hasieran zerrendatu dituzuen hiri kondaira horietako bat.
– Erabil itzazu giro beldurgarria sortzeko osagaiak, beldurra adierazteko espresioak eta hiztegi egokia.
– Kontakizuneko ekintzak kronologikoki ordenatu eta denborazko lotura egokiak erabiliz josi.
Beldurrezko istoriorik bururatzen ez bazaizu, Ikasbilen Hotzikarak izeneko bilduma oparo bat daukazu. Horietako edozein entzun, eta ikaskideei kntatu ahal diezu… edo bestela, Gau Beltzeko lagunarteko bilera bat girotzeko ere egokiak izan daitzezke…