Gasteizko bidegorrietan Dato kalean baino jende gehiago

Orain dela bost urte, Logroñotik Gasteiza bizitzera etorri nintzen. Betidanik txirringaz ibiltzea gustatu zait, eta , horregatik, nire ustez, Gasteizen abantaila handia zegoen: bidegorriak. Oso poztu nintzen, bizikletaz iblitzen nintzelako arrisku gabe.

Hasieran, bidegorriak erabiltzen nituen kirol pixka bat egiteko. Goizetan lanean hasi baino lehen edo arratsaldeetan lana bukatu eta gero, txirringa hartzen nuen, eta gutxi gorabehera ordu bat-edo bizikletaz ibiltzen nintzen,  niretzat oso atsegina baitzen.

Baina, gaur egun,  egoera aldatu egin da, eta zaila da txirringaz ibiltzea bidegorrian. Zergatik? Bidegorriak beteta daude: patineteak, oinezkoak, korrikalariak, gurpil-aulkidunak eta txakurrak hasi dira erabiltzen bidegorri horiek paseatzeko, korrika egiteko, eta abar.

Uste dut erabiltzaile guztiek beren lekua eduki behar dutela, baina ez da normala txirringazaleen bidegorrian gertatu zitzaidana andre batekin. Ni lasai nenbilen txirringaz, eta, bat-batean, topatu nintzen aurrez aurre oinez zihoan andre batekin. Nik  txirringaren balaztak sakatu nituen eta , zorionez, ez zitzaigun ezer gertatu. Baina susto handia hartu, eta esan nion bidegorriak ez zirela oinez ibiltzeko. Emakumearen erantzuna izan zen: “Barkatu, baina takoidun  oinetakoekin errazagoa da bidegorrian ibiltzea”. Kontatu dudana anekdota besterik ez da, baina isitripua badaukagu, arazoa niretzat ere izango da.

Beraz, txirrindulariok, denok elkartuko gara, eta bidegorriak erabiltzeko arauak errespetatzen hasteko eskatuko diegu herritarrei.Horretarako, Arabako txirrindularak web-orrian sinatu dezakegu.

Animatu, mesedez!

Arritxu Labain

 

 

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna