B1 mailako Kikek erreklamazio orria idatzi du banketxean jasandako arreta eskasaren inguruko kexa agertzeko. Bere idazlana gurekin partekatu du eta guk hementxe jarri dizuegu irakurgai. Mila esker, Kike, zure esperientzia gurekin partekatzeagatik!
Zuzendari nagusi jauna:
Atzo Katxibanken jaso nuen arreta txarragatik idazten dizut.
Goizeko hamaika eta erdietan Lanperna kaleko bulegora sartu nintzen eta jendez beteta zegoen. Gehienak adinekoak ziren. Bi ilara zeuden, baina ez zegoen garbi zertarako balio zuten. Adineko pertsona batzuk eserita zeuden, baina ez zegoen lekurik eseri nahi zuten guztientzat. Berogailua topera jarrita zegoen eta jende gehiena haserretzen hasi zen. Esaten zuten egoera lotsagarria zela.
Halako batean, nik aurrera pausu bat eman eta esan nien guztiei erreklamazio bat jarri behar nuela eta, norbaitek nahi bazuen, orri gehiago eskatu ahalko nukeela.
Sukurtsaleko zuzendariaren bulegora joan nintzen eta berak sartzeko esan zidan. Nire kexak entzun zituenean, hasieran, bezeroaren arretarako orriak zeuzkala esan zidan, eta nik erantzun nion ezetz, horiek ez zutela balio, eta Eusko Jaurlaritzako orri ofizialak nahi nituela. Berak azaldu zidan horietako lau bakarrik zituela, orduan, ez neukan nahikorik beste jendearentzat. Galdetu zidan ea zer tramite egin behar nuen, arindu genezakeela, eta nik esan nion ez nuela faborezko traturik nahi, eta emakume bat ni baino lehenago itxaroten ari zela, bere bulego parean.
Azkenean, hamabiak eta laurdenetan egin nuen nire tramitea. Hamabietan langile batek pertsiana jaitsi zuen jende gehiago ez sartzeko. Nire aurrean zegoen adinekoari esan zion ezingo zuela bere tramitea egin, hori egin ahal izateko hamarrak baino lehenago joan behar zuela.
Hori guztia kontuan hartuta, eskatu nahiko nuke langile gehiago egotea Katxibankeko lehiatiletan. Jendea ailegatutakoan komenigarria da zenbaki bat hartzea, argi eta garbi geratzeko zein den bere txanda. Horrez gain, berogailua ere kontrolatu behar da. Bestetik, eserleku gehiago jarri beharko zenukete adinekoek zutik itxaron behar ez izateko. Gainera, ez dut ulertzen zergatik dauden ordu topeak edozein tramite egiteko, ordutegiak zabalagoa izan behar du. Eta azkenik, erreklamazio orri gehiago egon beharko lirateke erreklamazioak egin ahal izateko.
Nire eskaerak kontuan hartuko dituzuela espero dut.
Agur bat
Kike