Emakume bat itsasora begira dago eta haurra du gogoan. Abiapuntu horretatik garatu du Yolanda gure ikaskideak istorio polit hau. Kontakizunaren atmosfera girotzeko, gainera, ondorengo musika erabili du. Beraz, gonbidatzen zaitugu musika entzutearekin batera istorio hau irakurtzera. Seguru musika bestelakoa izan balitz, istorioa ere oso desberdina izango zela… proba egin nahi?

 

Berriro ikusi nuen, han, eserita, gure mahaian, nire zain. Zalantzarik gabe harengana joan eta dantzatzera gonbidatu nuen. Ni ikustean irribarre egin zidan. Eskua hartu nion eta kilika bat sentitu nuen gorputz osoan. Gau hartan pistako jabe egin ginen, dantzatzen ari ginenean bat ginelako.

Hainbeste urte elkarrekin eta hipnotizatzen jarraitzen dit bere ipurdiaren mugimenduak. Bai, ordubete baino lehen, bere inguruan, denak dantzan, kantuan, edaten eta disfrutatzen ari ziren. Uneoro behar nuen. Nola ez?

Batzuetan, itsasoari begira nagoela esaten dit: “Ez ahaztu zeu zarela nire gogoan dagoen bakarra”.Horixe zen nire ama.

Yolanda

 

 

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna