Emakume bat itsasora begira dago eta haurra du gogoan. Abiapuntu horretatik garatu du Rebeca gure ikaskideak istorio polit hau. Kontakizunaren atmosfera girotzeko, gainera, ondorengo musika erabili du. Beraz, gonbidatzen zaitugu musika entzutearekin batera istorio hau irakurtzera. Seguru musika bestelakoa izan balitz, istorioa ere oso desberdina izango zela… proba egin nahi?
Emakumea gaztea da, 23 urte ditu, gorputz polita dauka, azala zuri-zuria eta leuna. Argala, hileoria eta irribarretsua da.
Gasazko soineko berdea darama, hego haize epelak mugitzen duena. Soineko polit horretan usain gozoko loreak daude. Emakumea alai dago eta etorkizunean pentsatzen ari da.
Mendi batean dago, itsasoaren gainean; leku lasai, berde, argitsu eta ikusgarri batean. Lore txikiak daude eta txoriak kantari ari dira. Emakumea zelaian eserita dago, lurra sentitzen.
Denbora osoan bere begiak itsasora begira daude. Eguraldi ona dago, ez dago hodeirik, ezta euririk ere, eguzkia besterik ez. Itsasoa lasai dago, olatu txiki batzuk baino ez, eta haze atsegina dabil. Ez dago ezer, faro bat bakarrik, urrunean, kostan. Itsasoak emakumeari bakea eta itxaropena sortarazten dizkio.
Itsasoari begira dagoela, bere haurtxoa du gogoan. Neska izango da. Haurdun dago eta oraindik ez daki alaba nolakoa izango den. Egunero pentsatzen du bere umetxoaz txoko txiki horretan eserita.
Rebeca