Martxoaren 8aren inguruan lanean

Hona hemen martxoaren 8aren bueltan euskara lantzearekin batera efemeride horren inguruko gogoeta egiteko zenbait jarduera, bakarlanean aritzeko zein ikaskideen konpainian.

 

Nola lotu etxea, lana eta haurrak

Gaur egun, oso zaila da lana, etxea eta haurrak uztartzea. Nahikoa da gorabehera txiki bat gertatzea gu guztiok dantzan jartzeko: ikastolan jai dutela, autobusa berandu edo iritsi ezinik dabilela, amonak irrist egin eta mokorra hautsi duela, haurren zaintzailea gaixotu egin dela… kaosa!!!! Zer egingo dugu?

*Jarduera hementxe deskargatu: Egun Berezietako MO-M8-Nola lotu etxea lana eta haurrak

 

1- Mikelek egiten duena / Anak egiten duena: Familia eta lana nola uztartzen edo lotzen dituzten ikusteko, hona hemen Mikel eta Anaren adibidea. Bikote arrunt bat da, ezkonduta daude eta bi haur dituzte. Irakur ezazu orain norberak egunero egiten duena.

2- Lana eta familia uztartzea zaila da: Lana eta familia uztartzea zaila da askotan eta horregatik, jende askok irtenbideak bilatzen ditu. Adibidez, orduen murrizketa eskatzen du lantokian; hau da, ordu gutxiago lan egitea. Baina gehienetan emakumeak dira ordu gutxiago lan egitea erabakitzen dutenak. Euskadiko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko 2007ko txostenak gizartearen zenbait alorri buruzko adierazle kuantitatibo batzuk jasotzen ditu.

3- Gizon batzuek hartutako erabakiak: Jarraian ordu gutxiago lan egitea aukeratu duten gizon batzuen adibideak irakurriko ditugu.

4- Zenbat buru, hainbat aburu: Gaiari buruzko iritzi batzuk bildu ditugu, bai aldekoak bai aurkakoak, zure iritzia eman baino lehen azter ditzazun. Ondoren, ardura banatzearen alde eta aurka zein dagoen esan beharko diguzu.

6- Laburbilduz: Idazteko garaia iritsi zaizu. Sekuentzian zehar jaso dituzun informazio eta ideiak kontuan izan eta idatzi bat osatzen saia zaitez.

 

 

 

Emakumeak marka guztiak hausten

Emakumeek kirol arloan duten eta izan beharko luketen ikusgarritasunaren inguruan egingo dugu gogoeta.

*Jarduera hementxe deskargatu: Egun Berezietako MO-M8-Emakumeak marka guztiak hausten

 

1- Bideoaren ulermena: Ikusi Ane Etxezarretari egindako elkarrizketa, irakurri osatu dugun laburpena eta kokatu hitzak dagokien lekuan.

 

2- Testuaren ulermena: Irakurri Ane Etxezarreta Realeko jokalariari egindako elkarrizketa eta erreparatu esapide hauei.

3- Mintzamena: 

  • Ane Etxezarreta Realeko jokalariaren entrenatzailea Gonzalo Arkonada da. Bestalde, Arraunean, Donostiako Kontxako estropadan, Izara Lestayok ezin izan da gizonezkoen Getariako ontziko patroi izan, arautegiak ez duelako talde mistoen parte-hartzea onartzen. Zer iruditzen zaizkizu bi egoera horiek? Emakumezkoen taldea gizonezkoak entrenatzea edo Kontxako Banderan gertatutakoa, zer duzu horiei buruz esateko?
  • Kirolean nabarmendu diren zein emakume ezagutzen dituzu?
  • Zuen ustez, ba al dago emakumezkoentzako eta gizonezkoentzako kirol egokiagorik?
  • Ezagutzen al duzu, ustez, emakumezkoen kiroletan aritzen den gizonik?

4- Entzundakoaren laburpena: Azken urteotan emakumeek kirol-arloan duten protagonismoak gora egin du nabarmen. Gero eta emakume kirolari gehiago  daude  eta  gero  eta  ikusle  gehiago  joaten  dira  horiek  jokatutako partidak   ikustera. Emakumeak kirolean lortzen ari diren emaitzei buruzko audio bat entzungo duzu. Entzundakoan aukeratu laburpenik egokiena.

 

5- Testua osatu: Segidan duzu Begoña Muruagaren testua. Bertatik zenbait hitz kendu ditugu: testu-antolatzaileak, batez ere, eta lexikoa. Osatu testua, kendutako hitz horiei dagokien ordena-zenbakia jarriz.

6- Gutuna idatzi herri aldizkarian: Idatzi eskutitza herri-aldizkari baterako. Eskutitz horretan, alde batetik emakumeak arlo batean (kirolean, lanean, gizartean…) ematen ari diren urratsak goraipatuko dituzu; bestetik, oraindik zer hobetu daitekeen aipatuko duzu. Erabili eredu bezala Begoña Muruagaren testuaren egitura eta berak erabilitako lokailuak.

 

 

Emakumeak gailurrean

Zerrendatu ezagutzen dituzun mendizalerik ospetsuenak. Ba al dago emakumezkorik mendizale horien artean? Zergatik ote da? Ondorengo ariketan mendizaletasunaren historiara pasako diren bi emakume aurkeztuko dizkizugu, garai batekoa bata eta gaur egungoa bestea.

*Jarduera hementxe deskargatu: Egun Berezietako MO-M8-Emakumeak gailurrean

 

1- Junko Tabei, aintzindaria: Junko Tabei japoniarra 1975ean igo zen Everestera. Munduko gailurrik altuenera igo zen lehenengo emakumea izan zen. Irakurri haren biografia eta jarraian erabaki ondorengo esaldiak egia ala gezurra ote diren.

2- Enbor beretik sortu diren besteak: Jarraian, Junko Tabeik irekitako bideari heldu eta munduko gailurrik altuenak igo dituen euskaldun bat aurkeztuko dizugu: Edurne Pasaban. Euskadi Irratian egi n zioten elkarrizketa honetako 8 gai jaso ditugu, bai na desordenatuta. Ordenatuko al di tuzu el karri zketan esan di tuen ordenan?

3- Ikaskideekin komentatu:

  • Ezagutzen al duzu gizonezkoentzat erreserbatutako arlo batean nabarmendu den emakumeren bat?
  • Gaur egun gizonezkoek dauzkaten erraztasun berberak dauzkate emakumeek goi mailako kirolean aritzeko?
  • Zer iruditzen zaizu zortzimilakoak igotzeko grina hori? Ulergarria al da erronka bat lortzeagatik bizitza arriskuan jartzea?

 

 

Emakumeak eta zientzia

Felisa Martin Bravo donostiarra izan zen Fisikan doktore izatea lortu zuen lehen emakumea Espainian, 1926an. Baina beste arlo batzuetan ere aitzindari izan zen, aurrerago ikusiko dugunez.

*Jarduera hementxe deskargatu: Egun Berezietako MO-M8-Felisa Martin meteorologoa

 

1- Felisa Martin donostiarra: Irakurri testua eta, jarraian, erabaki ondorengo esaldiak egia ala gezurra ote diren.

 

2- Itzal handiko emakumeak: Ezagutzen al duzu zientzia arloan nabarmendu den beste emakumerik? eta beste euskaldunik? Eta beste emakume euskaldunik? Ezagutzen baduzu, kontatu ikaskideei haren biografiako pasarterik aipagarrienak. Ezagutzen ez baduzu, bila ezazu informazioa.

3- Emakumezkoak zientzietan: Aurten ere ez dago emakumezkorik Nobel sarietan, eta bigarren urtea da segidan, 2016an ere gauza bera gertatu baitzen. 1- Erreparatu azpimarratutako egiturei. Ezagutzen al dituzu? 2- Bete hutsuneak jarraian dituzun testu antolatzaile egokiak erabiliz.

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna