Biasterin bizi da Sandra, eta gehienok bezalaxe itxialdia ahal duen moduan eramaten du. Egoera bereziak kontu asko egiteko beta ematen du. “Hamaika egun daramatzat etxean, mugitu gabe”, horrela hasi du testua. Hamaika egun, bai. “Hamaika” esapideak euskaraz “piloa” edota “mordoa” ere adierazten du; horra paradoxa… Euskarari ekin dio egun hauetan ere, noski. Proposatutakoa erakargarria iruditu zitzaionez, segituan lanean jarri, eta horra hor bere ekarpentxoa. Testuarekin batera argazkia ere bidali du Sandrak: bere zapatila berriak. Estrenatzeko irrikan ei dabil, eta berehalako batean hau guztia pasatzea espero du. Bejondeizula, Sandra eta milesker zure kolaborazioagatik!
Zeren falta sumatzen duzu egun hauetan? (Sandra)
One thought on “Zeren falta sumatzen duzu egun hauetan? (Sandra)”
Utzi erantzuna
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.
Ba, bai, Sandra, hamaika ikusteko jaioak gara… ?
Pixka bat gehixeago mugitzea denok eskertuko genuke… Hori bai, oraingoz, behintzat, dagoenarekin konformatu beharko dugu…
Bitartean, segi gogor euskararekin!
Mikel