Institutura nindoanean irakasle berezi samar batekin egon nintzen. Diseinu klaseak ematen zituen. Ez genekien zein zen bere izena.
Gizon garaia eta iletsua zen. Ez zuen asko hitz egiten, baina hitz egiten zuenean ahots sendoa zuen.
Lehen esan dut ez genuela haren izena ezagutzen, baina bere abizena Villalpando zen.
Ez naiz marrazkilari bikaina baina nahiko ondo marrazten dut. Bada, irakasle horrekin ez nintzen inoiz bostetik pasatu. Nire diseinuak hartu eta azkar pasatzen zituen, izkina batean marka bat jarrita. Ez zuen marrazkiei begiratzeko denborarik, bere betaurreko lodien atzean.
Pitxer, botoi eta beste buztinezko objetu batzuen fotokopiak ematen zizkigun, guk marrazteko. Behin, hanka sartu nuen eta utzi nuen fotokopia bat berak ikusi behar zituen diseinuen artean. Izututa nengoen.
Nire diseinuei begiratu zien, gero eta gehiago begiratzen zien. Bukatu zuenean, denak batera eman zizkidan, bere pultsu dardartiarekin. Ziur nengoen suspenditu behar ninduela…
“Nahikoa” jarri zion fotokopiari.