Txukuna izan nahi…baina ezin!

Hona hemen Lauraren kezka eta Maitane adituaren aholkuak:

Kaixo, Maitane!

Laura nauzu, 30 urte ditut eta Gasteizkoa naiz.

Hasteko, eskerrak eman nahi dizkizut zure irratsaioagatik. Entzule amorratua naiz, beti aholku baliagarri baino baliagarriagoak ematen dizkiguzulako, eta oso ondo azalduta, gainera. Beraz, idaztera animatu naiz, nire kezka azaltzeko eta aholkuren bat eman diezadazun.

Azken boladan oso lanpetuta nago, eta etxera iritsitakoan, ez daukat indarrik ez gogorik ezer egiteko. Horregatik, laneko gauzak egongelan geratzen dira, arropa aulkietan sakabanatuta eta afarian erabilitako plater eta ontziak harraskan uzten ditut.

Egia esan, hau ez zen normala nire bizitzan, orain arte etxea beti txukun mantentzen nuen, baina nire egoera aldatu egin da, eta ez dut irtenbiderik aurkitzen, gainera nire ongizateari eragiten dio. Zure gomendioak nahi nituzek: nola egin nezake ordena mantentzeko?

Beno, Maitane, zure erantzunaren zain geratuko naiz.

Eskerrik asko denagatik!

 

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna