Arratsalde on Euskadi Irratiko entzule guztioi eta ongi etorri MENDIAN SEGURTASUN OSOZ saioara.
Argi dago gure herrialdean gero eta mendizale gehiago daudela; baina, era berean, kontuan hartu behar da gero eta istripu gehiago gertatzen ari direla gure mendietan. Saio honen helburua mendian lasaitasun osoz ibiltzeko gomendio eta aholku erabilgarri batzuk zabaltzea da. “Oihane Mendizabal” nire lankidearekin utziko zaituztet:
Kaixo lagunak! Mendira joateak asetzen zaituzte, ezta?. Nortzuk ez duzue gustuko Gorbeiara, Txindokira edota Anbotora igotzea? Baina, bestalde, denok menditik salbu itzuli nahi duzue, ezta?. Horrela bada, komeni zaizue saio hau entzutea. Has gaitezen!
Lehenengo kontua, mendira ez duzue inoiz bakarrik joan behar, istripuren bat edukiz gero ezin izango duzue laguntzarik jaso eta.
Bestalde, ibilbidea ondo prestatu behar duzue, aurretik mapak kontsultatu, ibilbidearen ezaugarriak kontuan hartu eta eguraldiaren aurreikuspenak begiratu. Eta baldintzak txarrak baldin badira, utzi ibilaldia beste baterako, mendia ez da mugituko eta!
Mendira joatekotan eraman behar dituzun gauzak ondo prestatu eta antolatu: arropa, botak, bastoiak, ura eta janaria, iparorratza, mugikorra, larrialdietarako telefono zerrenda, botikin txiki bat, etb… Kontuan hartu material ona eramanez gero arrisku egoerak murriztuko dituzuela.
Behin ibilbidea hasita, ondo erreparatu bideari, nolakoa den, nondik pasatzen zareten, zer dagoen bidearen ondoan,…. Agian itzultzeko bidea egiteko ondo etorriko zaizue eta!
Baina demagun, arreta handiz ibili arren, galdu egiten zaretala. Zer egin egoera horretan?. Ba, batez ere, lasaitasuna mantendu eta ondo aztertu zer komeni zaizuen orduaren arabera, eguraldiaren arabera, etb…
Eta agian erabakirik onena gaua mendian pasatzea izango da, batzuetan bueltaka hasiz gero askoz arriskutsuagoa izan daiteke eta.
Eta jakina, mendian lo egiteko asmoa badaukazu, hona hemen aholku batzuk: kanpadenda toki zabal batean jarri, ibaetatik eta amildegietatik urrun, ez egin surik denda barruan eta kanpoan egitekotan ondo itzali sua afaria bukatu eta gero; eta, noski, arropa termiko edota saku on bat erabili gaua pasatzeko.
Eta espero baino lehen, egunsentia heldu dela konturatuko zarete, eta orduan itzultzeko bidea errazago egiteko gai izango zarete.
Azken gauza, utzi mendia aurkitu duzuen bezala: zaborra jaso, eraman bueltan erabili duzuen material guztia, etb…
Espero dugu eman dizkizuegun aholkuak mendiaz arriskurik gabe gozatzeko erabilgarriak izatea. Beti ere gogoratu: MENDIAN SEGURTASUN OSOZ.
Eskerrik asko Oihane. Nire aldetik, bakarrik bi ohartxo bukatu baino lehen:
Gogoratu argazki lehiaketa martxan jarri dugula. Mendian ateratako argazki zoragarri horiek bidali eta Alpeetara joateko bidaiaren zozketa batean hartuko duzue parte. Zorte on!
Eta aurreratu nahi dizuet hurrengo saioa gaur zortzi izango dela, eta programa horretan itsasoaren gaineko gomendio batzuk ere emango dizkizuegula. Saioari ITSASOAN KONTUZ jarri diogu izena eta nire lankide Itsasne Olatuenaren laguntza izango dugu.
Ordurarte, ondo izan!
Ez ahaztu Eitb.eus-en behar duzuen informazio guztia eskura daukazuela.
Egilea: Gorka Penachu Albisu (B12)
Kaixo, kuadrilla!!
Jarraituko ditugu “Oihane Mendizabal”-en aholkuak; hori bai, konfinamendua bukatzen denean…
Lan ederra!
Mikel