Kaixo, bihotza!
Duela denbora asko ez zaitut ikusi, espero dut ondo izatea. Zer moduz? Ondo lo egiten duzu?
Ni ondo nago, beti okupatuta eta presaka ibiltzen naiz. Gauero, oheratzen naizenenan, bilatzen zaitut, baina ez zaitut aurkitzen. Elkarrekin pasatu genituen gauak gogoratzen ditut, eta nire bihotza apurtzen da. Faltan sumatzen zaitut, zure ile arrosa biguna ukitu behar dut ondo lo egiteko. Hainbeste gauza kontatu behar dizut…
Egun batean zure bila itzuliko naiz eta beti elkarrekin egongo gara, eta beti elkarrekin lo egingo dugu.
Espero dut zuk berdin pentsatzea, eta espero dut laster ikustea.
Besarkada handi bat… nire peluxe maitia!
(Txikitako peluxe galduaren omenez)