Ez dakit nola gertatu zen baina baso erdian zegoen txabola batean esnatu nintzen. Hotz eta hezetasun handia zegoen. Leihoak zikin zeuden, eta argi gutxi sartzen zen. Bat-batean atea ireki zen, eta silueta batzuk ikusi nituen sartzen.
Beldurtuta begiratzen nien. izaki horiek niregana hurbildu ziren, oihuka eta barrezka. izututa nengoen eta ez nekien zer egin.
Azkenean, nire ondoan ikusi nuen guztia bota nien, eta horri esker, korrika atera ziren. Nekatuta nengoen. Arnasa hartu nuen eta, poliki-poliki, lasaitu egin nintzen.
Handik pizka batera, txabolatik irteten saiatu nintzen, baina ezin izan nuen atea ireki.
Hurrengo egunean, herriko plazan, zaharrek kontatzen zuten izpirituek berriro eraso egin zutela basoko txabolan. Baina nik ezin izan nien entzun, ezin dudalako leku madarikatu honetatik ihes egin.
Badirudi izpirituok ezin ditugula ateak ireki…
(Gau beltzean, sutondoko gaubelan kontatzeko istorioa)