Hartu guztia, bidaia hastera doa!

Uda bukatu da eta guztiok faltan botatzen ditugu izan ditugun oporrak, egin ditugun bidaiak, abenturak… Bidaia bat egin baino lehen, gauza asko aurreikusi eta planifikatu behar dira: nora joan, nola, zer egin, zer eraman…Edo agian nahiago duzu planik ez egitea eta bidaiak erakusten dizun bideari jarraitzea. Segur aski hurrengo urtean zer egingo duzun edo nora joango zaren pentsatzen hasi zara. Oraindik denbora asko falta da, baina euskaltegian egingo duzun abentura hastear dago!

*Jarduera hementxe deskargatu: Hartu guztia, bidaia hastera doa!

 

 

1. Nola bidaiatzea gustatzen zaizu? Josu Iztuetari egin dioten elkarrizketa entzun eta aukeratu hor agertzen
diren esaldiak egia edo gezurra diren.

 

2. Seguru bidaiatzeko aholkuak: Irakurri bidaia-asegurua kontratatzeko aholku hauek eta erreparatu bertan erabiltzen
diren formei.

 

3. Aholku-dekalogoa: Lehen esan dugun bezala, gure abentura hastear dago… Beraz, ikasturtea ondo-ondo
aprobetxatzeko, dekalogo bat sortu zure bidaia primeran ateratzeko.

 

Kontatuko diguzu zuk zer aholku pentsatu dituzun? Idatzi iruzkin bat gure blog-ean!

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna