Gabonak ate joka ditugu eta, horrekin batera, urtero errepikatzen den fenomenoa: loteria. Badirudi loteriak ez duela krisia sufritzen eta jendeak berdin-berdin jarraitzen duela jokatzen.
*Jarduera hementxe deskargatu: Egun berezietako MO-Loteria
- Ba al zenekien…? Ezagutzen duzu San Ildefontso ikastetxea noiz hasi zen sariak banatzen? Ba, jarduera honen bidez, historia ezagutuko duzu.
- Testua osatzen. Loteriaren inguruko bideo bat ikusiko duzu eta transkripzioan falta diren datuak idatzi beharko dituzu.
- Nola esango zenuke? Bideoan gizon eta emakume batek loterian jokatzen dutela kontatu dute, baina gaztelaniaz adierazi dute… Lagunduko diguzu esaldi horiek euskaraz nola esaten diren asmatzen?
- Eta hemen tokatzen bada? Loteriaren inguruko hainbat galdera erantzun beharko dituzu.
- Loteria irabaziko banu… Zer egingo zenuke sariarekin? Kontaiguzu!