B1 mailako Marinak erreklamazio orria idatzi du jatetxe batean jasandako zerbitzu eskasaren inguruan bere kexa agertzeko. Bere idazlana gurekin partekatu du eta hementxe jarri dizuegu irakurgai. Mila esker, Marina, zure ekarpenagatik!

 

Vitoria-Gasteizen, 2021eko azaroaren 30ean

Jatetxeko jabe hori:

Ni Marina Jiménez naiz eta gutun honen bidez nire deserosotasuna azaldu nahi dut atzo gertatu zenagatik.

Bart, nire mutil-lagunarekin joan nintzen zure jatetxera afaltzera. Hasteko, bederatzi eta erdietan erreserba egin genuen eta heldu ginenean, ez geneukan mahairik. Zerbitzariari galdetu genion eta esan zigun ordu bat gehiago itxaron behar genuela. Guri ez zitzaigun inporta; orduan, zerbait hartzera joan ginen, ordu bat pasa arte.

Ordu hori pasatu eta gero, janaria eskatu genuen: entsalada bat partekatzeko eta, gero, nik txuleta bat eskatu nuen eta nire mutil lagunak bisigua. Oso azkar zerbitzatu ziguten eta egia da entsalada oso ona zegoela, baina bigarren platerak hotz zeuden. Gure kexa azaldu genion zerbitzariari eta hari ez zitzaion inporta beste plater batzuk ekartzea. Hala ere, berriro ere arazo bera izan genuen. Nahiz eta zerbitzariaren keinua estimatu, zerbitzua nahiko txarra izan zen.

Hori guztia kontuan izanda, gustatuko litzaidake dirua itzultzea. Horrez gain, uste dut zerbitzua aldatu behar duzuela, bezeroei eusteko.

Aldez aurretik eskerrak ematen dizkizut gutuna irakurtzeagatik eta zure erantzunaren zain geratuko naiz.

Horrenbestez, agur.

Marina Jiménez

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna