Donostiako Nazioarteko Zinemaldia urtero irailaren bigarren hamabostaldian antolatzen da. Nazioarteko Zinema Ekoizleen Federazioak maila goreneko zinemaldi izendatu du. Baina zer dakizu zuk zinema-jaialdi honen historiaz? Zein dira zure zinema-gustuak? Inoiz erreparatu al diezu euskarak Zinemaldiak duen presentziari? Donostiako Zinemaldia ate joka daukagula eta kontu horiek guztiak izango ditugu hizpide ondorengo jardueran. Prestatu krispetak eta has gaitezen zinemaz hitz egiten!
*Jarduera hementxe deskargatu: MO-Donostiako Zinemaldia
1- Zer dakizu Zinemaldiari buruz? Zenbat dakizu Donostiako Zinemaldiari buruz? Saia zaitez galdera hauei erantzuten. Gero, jo testura konprobatzera. Ea zenbat asmatzen dituzun!
2- Galdu ezin dituzun bost film: Hona hemen Donostiako Zinemaldian aurkeztutako bost proposamen interesgarri. Jarri taldean, aukeratu arreta eman dizuen pelikula bat eta kontatu besteei. Gero kontatu elkarri zineman ikusi duzuen azken pelikula.
3- Zinemaldian euskaraz izena baino ez: Konturatuko zinen film horietan guztietan ez dagoela euskarazko izenik duenik. Euskarazko filmik ere nekez aurkituko dugu Zinemaldian, izena euskaraz badu ere. Baina, zenbaterainokoa da euskararen presentzia Zinemaldian? Hona hemen Pantailak Euskaraz ekimenak egindako azterketa. Ekimen horrek zinema eta telebista pantailetan euskararen presentzia sustatzea du helburu. Irakurri artikulua eta komentatu ondorengo esaldiak EGIA ala GEZURRA ote diren.
4- Zinemaldia, polemikatik polemikara: 2021eko Zinemaldiaren edizioan Johnny Depp-i eman diote Donostia Saria. Omenaldia jasotzeko momentuan aktore estatubatuarra indarkeria matxistako kasu batengatik epaitzen ari dira eta horrek askoren kexa eragin du, besteak beste, erakunde feministena. Jarraian, gai horren harira hainbat zinemagile elkarte feministak kaleratutako salaketaren inguruko berria irakurriko duzue.