Denboraren oreka

2010etik lantegi batean egon nintzen lanean, eta gogorra izan arren, oso gustura joaten nintzen egunero lanera. Baina, zoritxarrez, orain dela hiru hilabete lantegia itxi zen, Enplegu Erregulazioko Espedientearen ostean.

Lantegian, txandaka egiten nuen lan:goizez, arratsaldez edo gauez, astearen arabera. Egia esan, oso zaila zen ordutegietara moldatzea, astero egin behar izaten nuelako asteko plangintza. Goizez egiten nuenean lan oso goiz gosaltzen nuen eta, gainera, dexente, ez baineukan atsedenik eguerdiko hamabiak arte. Gero, etxean bazkaltzen nuen aurreko egunean prestatutako bazkaria. Berehala, gimnasiora joaten nintzen, eta handik bueltatu bezain laster ohera, berehala, joko baitzuen iratzargailuak. Arratsaldeko txanda neukanean, oso antzekoak ziren egunak, goizez egoten nintzen bezalakoak. Baina gimnasiora joan eta mandatuak goizetan egin behar izaten nituen azkar eta korrika, astirik ez nuelako ezer gehiagorako. Gauak lantegian beste gauza bat ziren: ez neukan goizik, ezta gaurik ere. Egun osoa lotan eta gau osoa lan egiten pasatu behar izaten nuen. ez nuen amets egiten nekeagatik!

Orain, aldiz, egunak izugarri desberdinak dira. Egunero altxatu bahar izaten dut, baina noiz ez du inporta:egun osoa daukat nahi dudana eta nahi dudanean egiteko. Zentzu horretan, denbora betetzeko, kirola egiten, hizkuntzak hobetzen eta ikastaro batzuk egiten saiatzen naiz.Langabezian egotearen abantaila bat esan beharko banu,  denbora ondo antolatuta eduki dezakezula esango nuke. Aitzitik, nahiz eta asko ahalegindu naizen, ez dut lortu aspergura saihestea, ezta lana faltan sumatzea ere. Beraz, langabea naizenetik, neure buruari galdetzen diot ea existitzen den denboraren oreka.

Martin Oreka

 

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna