Estatu Batuetan, egun batean, psikiatra batek paziente berezi bat hartu zuen bere kontsultan. Saio hartan emakume gazteak azaldu zion behin baino gehiagotan gizon berarekin amets egin zuela.
Gizon hori burusoila zen, bekaiz zabalak eta ezpain finak zituen. Psikiatrak, entzun bitartean, erretratu bat marraztu zuen eta ez zion garrantzirik eman.
Hurrengo kontsultetan, bi pazientek kontatu zioten gizon batekin amets egin zutela. Psikiatrak bere marrazkia erakutsi zien eta paziaenteek ziurtatu zioten beren ametsetako gizona zela. Psikiatrak beste lankide batzuei bidali zien bere marrazkia.
Hilabete batzuk geroago pertsona gehiago hasi ziren gizon horrekin amets egiten. Psikiatrek webgune bat sortu zuten kasuak erregistratzeko. Handik denbora batera ikusi zuten gizon misteriotsua bi mila pertsonaren ametsetan sartu zela.
(Gau beltzean, sutondoko gaubela girotzeko istorioa)