Gaurko errezeta… Fabada asturiarra (HH11)

Gaur B1 mailako ikasle batek gurekin partekatu duen errezeta gozoa ekarri dizuegu. Albak bere jaioterriko plater sonatuetako bat prestatzeko prozedura azaldu digu idazlan honetan… Fabada asturiarra. Egin kasu azalpenari, argibideak pausuz-pausu jarraitu, eta fabada goxo-goxo batez gozatu, ez baitago proposamen gastronomiko hoberik egun hauetako negu giroari aurre egiteko! Puxa Asturies!

Fabada asturiarra

Osagaiak:

  • 700 gramo Asturiaseko babarrun
  • 2 txorizo
  • 2 odolki
  • 250 gramo lakoi
  • 250 gramo hirugihar
  • Ura
  • Azafraia
  • Ereinotza edo erramua

Prozedura:

Hasi baino lehen, babarrunak hamabi orduz beratzen jarri behar dituzu. Babarrunak bigun daudenean, bota osagai guztiak eltze baten barruan eta urez erruz estali. Berotu eltzekoa su bizian eta gero, irakiten hasten denean, jarri su motelean bi orduz. Babarrunak erdi egosita daudenean, gehitu azafraia eta eragin. Behar izanez gero, ur hotza gehitu ahal izango diozu. Bukatzeko, eltzekoa prest dagoenean, babarrunak plater sakon batera atera. Haragiak, berriz, aparteko beste plater batean zerbitzatu behar dituzu.

Dagoeneko fabada prest dago. Goza ezazu patxadaz eta sagardo fresko batek lagunduta. 

On egin!

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna