Azaroak 25. Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko eguna.

Zuzenean emakumeak jasaten duen arren, gizarte osoari eragiten dio indarkeria matxistak, eta herrialde txiroetan nahiz aberatsetan gertatzen den arazoa dugu.

Datuek diotenez, Ipar Europako herrialdeetan gizonen eta emakumeen arteko berdintasun handiagoa nabari da. Baina horrela ote da? Sekuentzia honetan, bideo-erreportaje labur batean oinarrituta, gai hau landuko duzu.

*Jarduera hementxe deskargatu: Egun Berezietako MO-Emakumeen aurkako indarkeria

Entzun aurretik, jarri binaka eta saiatu beheko baieztapenei buruz duzun iritzia ematen. Behean dituzue horretarako erabil ditzakezun zenbait egituraren adibideak.

1- Indarkeriaren datuak: Orain entzun arretaz bideoa. Ulertu duzunaren arabera, beheko baieztapenaren hasierak dagokien amaierekin lotu behar dituzu.

 

2- Mugagabeak eta ehunekoen deklinabidea: Orain ehunekoen deklinabideari eta mugagabeei erreparatuko diezu. Hemen duzu entzun duzun erreportaje laburraren testua, baina zenbait atal kendu dizkiogu. Osa ezazu testua ematen zaizkizun erantzunetatik zuzena aukeratuta.

3- Zergatik da azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna? Leonidas Trujilloren diktaduran hil zituzten Mirabal ahizpak, 1960ko azaroaren 25ean, Dominikar Errepublikan. Haien omenez aukeratu zuten azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna. Ondorengo testuan irakurri ahal izango duzu haien historia. Irakurritakoan erantzun jarraian dituzun galderak.

 

4- Emakumeek askatasunez korrika egiteko eskubidea: 2018ko abenduaren 12an El Campillo (Huelva) inguruan korrika egitera atera zen Laura Luelmo irakasle gaztea. Astebete desagertuta egon ondoren, hilik aurkitu zuten korrikalaria. Laura Luelmori gertatutakoa hizpide izango dute bideoan.

Jarraian, ikusiko duzun bideoaren transkripzioa duzu. Ikusi aurretik bete itzazu hutsuneak hitz hauek erabiliz.

 

5- Askatasunez korrika egin nahi zuen emakumea: Jarraian Katherine Switzer maratoiaren aitzindariaren historia irakurriko duzu. Erreparatu beltzez markatutako egiturei, eta horren arabera, antolatu kronologikoki Katherineren biografiako pasarterik esanguratsuenak.

 

Erreparatu Katherine Switzer biografiaren ereduari eta azpimarratutako denborazko egiturak erabiliz, kontatu gizateriaren historiari ekarpen garrantzitsua egin dion emakume baten istorioa.

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna