Kontsumo Bulegoa
Santiago etorbidea, 15
Gasteiz
Pasa den astean kolonia bat erostera joan nintzen Tximeleta dendara. Saltzailea oso adeitsua izan zen nirekin eta galdetu zidan zein kolonia gustatzen zitzaidan gehien. Azkenean, berak gomendatu zidana erosi nuen.
Erosi nuen kolonia oso ondo itxita zegoen bere bilgarriarekin, baina etxera joan nintzenean potea ireki nuen eta erdi hutsik zegoen. Orduan, dendara joan nintzen eta esan nion zer gertatu zen.
Hain ongi artatu ninduen neskak esan zidan hori ezin zela gertatu , neuk erabili nuela, eta ezin zidala aldatu kolonia berri baten truke. Nik esan nion ez nuela erabili, akaso, fabrikatzailearen akatsa izango zela; eta, mesedez, beste baten truke aldatzeko. Baina berak erantzun zidan hori ezinezkoa zela.
Horregatik, eskatzen dut kolonia berri baten truke aldatzeko; edo, bestela, dirua itzultzeko.
Ereklamazioarekin batera dendan emandako faktura eta koloniaren argazkia aurkezten ditut. Espero dut nire eskaera kontuan hartzea.
Txikito Kaltzadakua
Oion kalea 14, 5
Gasteiz