Jarraian irakurriko duzuen mezuan, Bertak, B1 mailako ikasleak, bere kezka agertu digu izan duen amets xelebre baten inguruan. Ametsaren esanahia jakin nahiko luke. Lagunduko al diozu ametsaren zure interpretazioa iruzkinetan idatziz?
Idazten dizut laguntza eskatzeko. Orain dela hainbat aste honako ametsa egin nuen eta gustatuko litzaidake zer esan nahi duen jakitea:
Egun argitsua zen. Ni etxean nengoen, bakarrik. Ez zegoen nire senarra, ezta seme-alabak ere, baina gure animaliak bazeuden, katua eta bi txakurrak. Bat-batean sakelako telefonoa entzun nuen. Ama zen. Esan zidan aberatsak ginela, loteria tokatu zitzaigula.
Halako batean yate batean geunden, familia osoa, baita animaliak ere. Denok alai, pozez beteta. Bizitza festa bat zen, lanik gabe, ardurarik gabe…
Baina orduan ekaitza agertu zen zeruan. Trumoiak eta tximistak goitik behera… eta orduan iratzargailuak jo eta izerdi patsetan esnatu nintzen.
Zer esan nahi du ames horrek? lagunduko al didazu interpretatzen?