Inauteriak… badatoz?

Inauteriak… badatoz!

Inauteriak, inauteak, aratusteak… izen bat baino gehiago geure burua mozorroz janzteko garaia izendatzeko. Musika, dantza eta otorduak protagonista izango dira egun zoro hauetan Euskal Herriko txoko askotan. Jaiak aitzakia hartuta, Euskal Herrian inauteriak noiztik eta nola ospatzen diren aztertuko dugu jarduera honetan.

*Jarduera hementxe deskargatu: Egun berezietako MO-Inauteriak

1- Inauteri, aratuste ala inaute? Inauteriak urtarrilean ospatzen hasi baginen ere, otsailean izango dira nagusi Euskal Herri osoan. Hasteko, jai hauen inguruko hiztegiari helduko diogu.

2- Zer dakizu inauteriei buruz? Inauteriek denboran zehar izan dituzten aldaketen berri ematen duen testua irakurriko duzu. Jarraian, ondoko baieztapenak EGIA ala GEZURRA diren erabaki.

3- Inauteriak Euskal Herrian herriz herri: Asko dira inauteak modu berezian ospatzen diren lekuak Euskal Herri osoan. Hori horrela, aukeraketa bat egin behar izan dugu eta ondorioz, lurralde bakoitzetik adibide bakar bat ekarri dugu orrialde hauetara. Ondorengo testuak irakurri eta gero hainbat ezaugarri izango dituzu.  Jar ezazu bakoitzaren ondoan zein lurralderi dagokion.

4- Aratusteetako pertsonaia nagusiak: Aurreko testuetatik abiatuta, aratusteetako hainbat pertsonaiaren ezaugarriak berriro ekarri ditugu hona. Deskribapenak irakurri eta lot ezazu testu bakoitza dagokion pertsonaiarekin.

Jarraian, testuetatik atera ditugun pertsonaien deskribapenetan aukeraketa egokia egin behar duzu emandako bi moldeetatik egokiena zein den zehaztuz.

5- Joaldunak: Nafarroako Ituren eta Zubieta herrietan Joaldunak dira inauteriak iragartzen dituzten pertsonaiak. Jarraian ohitura horri buruzko bideoa ikusiko duzu, Ikusitakoan erantzun ondorengo galderei aukera zuzena hautatuz.

 

6- Usadioak: Ezagutzen al duzu egutegiari, urtaroei edota solstizioei lotutako herri usadioren bat? (Agate deuna, Olentzero, San Juan suak, Errepuierre, Joaldunak, Momotxorroak…) Zure famila-herrian ba al dago antzinetik kontserbatzen den usadiorik? Antzinetik kontserbatutako tradizio guztiak mantendu behar dira? Ba al da gaur egun kontserbatzen den tradizio gaitzesgarririk? (Sokamuturrak, bigantxak, antzar eguna, idi probak, ahari demak, alardeak…)

Kontatu ikaskideei usadio horietako bat zertan den, ospakizun horrekin duzun eskarmentua, edota gertatutako pasadizo bat.

 

 

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna