Gasteiz, 2019ko urriaren 17a
Lagun hori:
Nire izena Leire da, eta atzo kalean ikusi nuen iragarkiari buruz hitz egiteko idazten dizut. Iragarki horretan esaten duzu txakurkumeak oparitzen dituzula, eta bai nire alabek bai nik txakurkume bat adoptatzeko interesa daukagu.
Normala da maskota bat oparitu baino lehen adopzio familiari buruzko zerbait jakin nahi izatea, txakurra ondo egongo den ala ez ziurtatzeko. Horregatik, gutun honen bidez, zergatik nahi dugun txakurkumea eta nolakoa den nire familia erakustea gustatuko litzaidake.
Lehen arrazoia Argi da. Orain dela 13 urte adoptatu genuen. Orain nahiko heldua da, eta askotan konpainia gehiago behar duela nabaritzen dugu.
Baina hori ez da zergati bakarra, ez horixe! Nire familiari animaliak betidanik gustatu zaizkio. Horregatik, behin baino gehiagotan beste txakur bat adoptatzea pentsatu dugu, baina ez da posible izan pisu txiki batean bizi ginelako. Kontua da orain egoera hori aldatu dela. Herri batera joan gara bizitzera, eta daukagun etxeak lorategi handia dauka, oso egokia txakurrarentzat.
Horretaz aparte, esan behar dizut albaitaria naizela. Orduan, bere osasunari buruz ez duzu kezkatu behar. Badakit zer janari mota eman behar zaion, noiz eta zenbat txerto behar diren eta zeintzuk diren intsektizida eta parasitoen kontrako lepokorik onenak.
Orduan, ikusten duzunez gure familia txakurkume bat adoptatzeko aukerarik onena izan daiteke. Hortaz, espero dugu denbora gutxi barru familian beste kide bat izatea.
Zure erantzunaren zain, agurtzen zaitut.
Leire
PD: nirekin harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi leire.grammar@yuhu.eus-era edo deitu 650909024 zenbakira.