Reality showak: bizitza salgai (C1.2, 3. eginkizuna)

Non ote daude mugak?

Azken urteotan izugarri aldatu da telebistarekiko gure jarrera. Orain dela 30 urte, entretenimendu-saioak, konkurtsoak batez ere, nabarmentzen ziren; gaur-gaurkoz, ostera, reality showak dira ikusienak. Hain argi ez dudana da gaurkoa hobea ote den ala ez…

Irakurle guztiek dakiten bezala, Frantziako reality batean parte hartzen zuten bi lagun hil dira; bata saioaren zailtasunagatik, bestea presioagatik, baina, azken finean, biak saioarekin erlazionatuta daude edo biak saioaren erruz izan dira; ez dakit nola esan. Espainian ere gaurkotasun handiko gaia da reality showak; izan ere, saio-mota horietako batean sexu erasoa egon zen, eta, antza denez, katearen buruak gordetzen ahalegindu ziren. Hala ere, orain konturatu dira diru-sarreren iturria izan daitekeela eta istilua negozio hutsa bihurtu dute. Egun osoa gaiari buruz mintzatzen ari dira. Zer esanik ez!

Gertaerok gaur egungo telebistaren errealitatea agerian utzi dute; izan ere, saio berriak inolako mugari gabe egiten ari dira. Gero eta jende erasokorragoa hartzen dute elkarrekin bizitzeko; halaber, gero eta froga arriskutsuagoak ezartzen dituzte. Ez zaie inporta partaideen osasuna. Hori da gutxienekoa. Morboa da garrantzitsuena; eztabaidak direla, borrokak direla, sexua dela…

Ildo honetan, kate guztiek haien realitya badute ere, badago kate bat gai honetan aditua dena, programazio osoa reality showean oinarritzen duelako. Bestela esanda, realityez gain, debatea egiten dute, protagonistei elkarrizketak egiten dizkiete, elkarrizketetan esandakoari buruzko debatea… Bada, gezurra badirudi ere, horixe da gehien ikusten den katea. Hain zuzen ere, % 17 ikusle ditu.

Nire ikuspuntutik, komenigarria ez ezik beharrezkoa ere izango litzateke mugak ezartzea egoera ez dadin larriagoa izan. Izan ere, batzuek entretenimendua ikusten duten tokian, nik inkultura edo kontrabaloreak baino ez ditut ikusten. Horregatik, ordua heldu da zerbait egiteko. Dudarik gabe, gai honetan gobernuak ardura handia du, baina egia ere bada denoi dagokigula zerbait egitea egoera aldatzeko. Zer neurritan ez zara zu zeu, irakurle, fenomeno beraren bultzatzaile? Ez gaitezen erratu, denok errudunak gara.

Ikusiko dugu hemendik aurrera zer gertatuko den. Nik nahiago dut etorkizuna hain beltza ez ikusi, eta baikorretan baikorrena izatera ausartuko naiz eta gainerako % 83arekin fidatuko naiz, hau da, programok ikusten ez dituztenekin gure jarduera aldatuko dugula pentsatzeko. Hori egiten badugu, haiek mugak jarriko dituzte.

Jose Antonio González

Erlazionatutako argitalpenak

One thought on “Reality showak: bizitza salgai (C1.2, 3. eginkizuna)

  1. Lan interesgarria, Jose Antonio
    Orain, denok ari gara gure reality show partikularra bizitzen. Agian, telebistan ikusteaz nazkatuko gara oraingo egoeraren ondorioz. Nork daki?
    Lore

Utzi erantzuna