Apirilaren 28an, San Prudentzio egunez, Araban oso ohikoa izaten da barraskiloak jatea. Barraskiloen inguruan ordea, nahiko saltsa bada: batzuentzat gutizia dena, besteentzat nazkagarria da. Prestaketa zein garbiketari dagokionez ere, hainbat iritzi eta teoria jaso litezke.
*Jarduera hementxe deskargatu: Egun berezietako MO-Prudentzio txizati
1- Barraskiloak: gutizia ala nazka? Jarraian barraskiloen prestaketaren inguruko audio bat entzungo duzu. Entzun eta gero, erabaki ondorengo baieztapenak egia ala gezurra ote diren.
2- Tradizioa, madarikazioa: Prudentzio deunaren egunean, jai herrikoi guztietan bezala, zenbait erritu eta ohitura errepikatzen ditugu urtez urte, batzuk hobeak, besteak gogaikarriagoak. Horiexek izango ditugu hizpide.