Idatzi honen bidez, urtero gertatzen den egoera bati buruzko gogoeta egin nahi nuke. Estatuan 150.000 bat maskota abandonatzen dituzte sasoi berean, hau da, udako oporrak hastear daudenean. Jabeek ez dute arazorik nahi, eta edozein lekutan uzten dituzte, hilko direla jakin arren.
Askotan txakur bat edo katu bat erosten dugu opari gisa, eta une horretan ez dugu pentsatzen haien erantzule izango garenik. Ezin dugu ahaztu animalien beharrak ase beharko ditugula betiko, eta ezin dugu ahaztu eskubideak dituztela. Horretaz aparte, maskota bat babesik gabe kalean uztea delitua da, eta Zigor Kodean jokabide hori jasota dago.
Pena ematen dit halako egoerak ikusteak; beraz, proposamen batzuk egingo nizkizueke animalia batekin oporrak antolatzeko.
Hasteko, erreserba egin baino lehen, informa zaitezte hotelean ea animaliarik onartzen duten. Gero eta leku gehiagotan maskotak ongi etorriak dira; beraz, has gaitezke hotel horiek aurkitzen. Kanping batean errazagoa izan daiteke, baina joan aurretik ziur egon behar gara.
Bigarrenik, lekuren bat aurkitu ezin dugunean esan behar da badaudela egoitzak gure lagun hoberenak uzteko. Orokorrean, ez dira garestiak, eta lasaitasuna emango digu jakiteak oso ondo zainduta egongo direla.
Azkenik, nork ez du lagunen bat gure txakurrarekin bi aste edo geratzeko? Komenigarria da lagunei galdetzea gure konfiantza merezi ohi dutelako eta ziurrenik ondo zainduko dituztelako.
Honek guztiak esan nahi du irtenbideak badaudela. Kontua da bidaia egin baino lehen gure ardurapean dauden animaliez pentsatu behar dugula.
Bukatzeko, ez litzaidake gustatuko berriro ikustea txakur bat noraezean, galduta edo gose. Ez du balio gizarte honetan animalien sufrimenduaren aurrean ez ikusiarena egiteak.
Kris (“laguntzatxoarekin”)