GABONAK BERLINEN

Aurreko Gabonetan Lorena Berlinera joan zen bikotekidearekin batera hiria ezagutzera. Hori guztia bere laguna Martari kontatu dio hurrengo e-mail honetan:

 

Kaixo, Marta:

 

Zer moduz zaude? Hainbat gertaera kontatu nahi dizut.

 

Aurten Berlinera joan nintzen gabon gaua pasatzera. Bikotekideak bidaia oparitu zidan. Han 23tik 27ra egon ginen hotel eder batean. Egun osoak aprobetzatu genituen hria ezagutzeko. 24an jatetxe batera joan ginen afaltzera. Zelako itsaskiak zeuzkaten, oso goxoak! Gasteizera itzuli ginenean, nire bikotekidearen etxera joan ginen Berlinen erositako opariak ematera. Eta hurrengo egunean, gauza bera egin genuen, baina nire gurasoekin.

 

Eguberri egunean, Gasteizen geratu ginen. Denok elkartu ginen (nire bikotekidearen familia eta nirea), eta ikaragarrizko jaia prestatu genuen: janari asko zegoen, musika mota desberdinetakoa ipini genuen, denok dantzatzen eta abesten… Hamabietan mahatsak jan genituen eta nahiak eskatu genituen. Oso berandu oheratu ginen, giro hobe ezina zen!

 

Orain zure txanda da. Konta ezazu zer moduz zure Gabonak.

 

Musu eta besarkada handi bat!

 

Agur.

Lorena

 

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna