Gazteen artean euskara gehiago erabiltzeko kanpaina jarri du martxan Gasteizko Udalak. Bizi Euskaraz Harro deitu diote, eta Kai Nakai musikaria da kanpainaren irudi nagusia.
Bizi euskaraz, harro
Hizkuntza da gure ondare preziatuenetakoa
Euskaldunak gara
Eta euskara gure hizkuntza
Gure lurraldearen nortasuna
Gure altxorra
Horregatik bizi nahi dugu euskaraz
eta euskaraz aritu lotsa gabe
Bai, gasteiztarrak, gazteak eta euskaldunak! Harro!
Euskararik onena egiten dena da!
Gure aukera, Euskara
Inork ezin du gure ordez hitz egin
Gureak hitza eta erabakia
eta aukeran euskaraz!
Harro gaude gure hizkuntzaz
Astindu lotsa
Eta aritu euskaraz harro.
Ikastolan, unibertsitatean, lantokian, kontzertuetan, entrenamenduan, supermerkatuan aukera dugu, bilatu euskaraz bizitzeko aukera.
Ikaskideekin, lankideekin, lagunekin, dendariekin, edozein unetan aukera dago, aritu lotsa gabe….
Bideo hau, Gasteizko udalerriaren gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko komunikazio- eta sentsibilizazio-kanpainaren parte da.