Abenduak 3, Euskararen eguna

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatzen dugu. Badakigu munduan hizkuntza asko hitz egiten direla, eta horietako bat euskara dela… baina zer gehiago dakigu gai honen inguruan? Berehala ikusiko dugu!

*Jarduera hementxe deskargatu: Egun Berezietako MO-Euskararen eguna

.

1- Zenbat hizkuntza dago munduan?

1.1- Erantzun ondorengo galdera hauek talde txikitan eta komentatu gero ateratako ondorioak.

​​1.2- Talde guztiek hitz egindakoa partekatu ondoren, bideo hau ikusi eta talde txikian eman dituzuen erantzunak zuzendu eta informazioa osatu. (Bideoa: Euskararen eguna 1)

 

.

2- Euskararen tamaina

2.1- Munduan 7.000 hizkuntza inguru daudela jakinda, 0tik 10erako eskala batean, zein zenbakitan kokatuko zenukete euskara hiztun kopuruaren arabera?

Ikusi bideoan nola formulatu zuen Kikek Eskoriatzan, kale-inkestari ekin aurretik! (Bideoa: Euskararen eguna 2)

 

Orain, talde bakoitzean adostu beharko duzue non kokatzen duzuen euskara eskala horretan eta zergatia arrazoitu.

2.2- Eta orain bideoa ikusi eta deskubrituko dugu, Kikeren ahotik, zein den euskararen kokapena munduko hizkuntzen artean (Bideoa: Euskararen eguna 3).

 

2.3- Zergatik ikusten dugu geure burua hain txiki?

Taldetan bilduta, aztertuko duzue zergatik kaleko jendeak uste duen euskara, munduko hizkuntzen artean, dena baino askoz ere txikiagoa dela.

Zergatik ikusten dugu geure burua hain txiki? Kaleko jendeak emandako arrazoiak:Ikus ezazue arretaz, beraz, Bilbon eta Eskoriatzan jasotako erantzunen bideoa eta zerrendatu itzazue jendeak emandako arrazoiak. (Bideoa: Euskararen eguna 4).

 

2.4- Euskara txikia den uste zabalduaren arrazoiez galdetuta, Jon Sarasuak emandako erantzunaren bideoa ikusiko dugu, eta talde handian eztabaidatuko duzue ados zaudeten ala ez. (Bideoa: Euskararen eguna 5).

 

 

3- Euskararen osasun maila

3.1- UNESCOk egindako Arriskuan dauden munduko hizkuntzen Atlasera joko dugu. Bertan, arriskuan dauden hizkuntzak sailkatzen dira, taula honen arabera zein multzotan kokatuko zenukete euskara?

Orain, taldean, euskara zein multzotan kokatuko zenuketen eztabaidatuko duzue, eta zergatik.
Lan hori amaitzen duzuenean, UNESCOren sailkapenaren berri ematen digun bideoa ikusiko duzue, eta zuen aurreiritziak zuzenak diren konprobatuko duzue. (Bideoa: Euskararen eguna 6).

 

4- Zergatik ez dugu egiten?

4.1- Noiz, nola, norekin eta zein egoeratan egiten duzue euskaraz? Eta zeinetan ez? Bildu taldeka eta zerrendatu egoera horiek. Gero taldearen aurrean aurkeztuko duzue hitz egindakoa.

4.2- Bigarren multzoko erantzunei erreparatuko diegu. Gure eguneroko bizitzan, euskaraz egin dezakegun hainbat egoeratan erdaraz egiten dugu. Gauza bera euskaraz dakiten pertsonekin.
​Baina, ba al dakizue zein diren euskaraz egin ahal izateko bete behar diren baldintzak? Ikusi bideoa (Bideoa: Euskararen eguna 7).


4.3-
Baina baldintza horiek guztiak beteta ere, batzuetan erdaraz egiten dugu. Zergatik ote? Horixe da jakin nahi duguna: euskaraz egin ahal izateko baldintzak betetzen direnean, zein dira erdaraz egitera eta euskaraz ez egitera eramaten gaituzten arrazoi nagusiak? Zein dira zureak?

Euskara ez erabiltzera daramaten arrazoiak zerrendatu dituzue. Ea SIADECO Ikerketa-taldeko Juanjo Allurrek egindakoarekin bat datorren. Ikusi bideoa (Bideoa: Euskararen eguna 8).

 

4.4- Orain erreparatuko diozu lehen zerrendatu dituzun egoeren erdiko multzoari: Zein egoeratan, noiz, non norekin egin dezakezu euskaraz baina ez duzu egiten? Eta aztertuko dituzu euskaraz ez hitz egitera eramaten gaituzten arrazoiak. Bi osagai horiek kontuan hartuta, konpromiso bat hartu, idatzi eta sinatuko duzu datorren astean betetzeko. Astebeteren bueltan ikaskideen artean komentatuko dituzue hatutako konpromisoa bete al duzuen. Konpromisoa erreala eta betegarria bada, errazagoa izango da huts ez egitea.

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna