Mozorrotzeko orduan ala mozorrotzerako orduan?

Ez dakigu zuenean, baina gure euskaltegietan inauterizale ugari dago. Azken aste honetan ez dugu beste konturik izan: bata txipiroi jantziko dela; bestea, Peaky Blinders-ez mozorrotzekotan, eta klasikoena pailazoarena egiten ariko dela esanez.

Dena den, honetan guztian zalantza bat sortu zaigu eta Euskaltzaindiara jo dugu galdezka:

Nola esan behar da, mozorrotzeko orduan ala mozorrotzerako orduan?

hauxe dio Euskara Batuaren Eskuliburuak:

-t(z)eko/-t(z)erako

-t(z)eko erabiltzea dagokion tokian -t(z)erako erabiltzen da zenbaitetan, desegoki. *karlismoa aztertzerako garaian (> karlismoa aztertzeko garaian / karlismoa aztertzean); *masa neurtzerako orduan (> masa neurtzeko orduan / masa neurtzean).

-(t)zerako lotura egokia eta beharrezkoa da batzuetan: zu etortzerako esatean (mendebaldeko euskalkietan erabiltzen da, gehienbat) ‘zu etortzen zarenerako’ adierazten dugu. Zu etortzerako, gu asper-asper eginda egongo gara. Zu zatozenerako, gu asper-asper eginda egongo gara.


Hau irakurrita, asmatuko zenuke ariketa egiten?

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna