Abenduak 3. Euskararen eguna

Badakigu munduan hizkuntza asko hitz egiten direla, baina zer gehiago dakigu gai honen inguruan? Horietako bat euskara da, baina nolakoa da euskara besteen aldean, txikia ala ez uste dugun bezain txikia? Eta nolako osasun egoeran dago euskara inguruko hizkuntzen aldean? Zergatik jakin arren ez dugu euskaraz hitz egiten? Honen guztiaren inguruan gogoeta egingo dugu jarduera honetan.

*Jarduera hementxe deskargatu: Egun Berezietako MO-Euskararen eguna

 1- Zenbat hizkuntza dago munduan?

Galdera honen inguruan hitzegin eta ondorengo bideoa ikusitakoan konprobatu zure aurreiritziak zuzenak diren:

 

2- Euskararen tamaina

Munduan 7.000 hizkuntza inguru daudela jakinda, 0tik 10erako eskala batean, zein zenbakitan kokatuko zenukete euskara hiztun kopuruaren arabera? Galdera hobeto ulertzeko, ikusi bideoan nola formulatu zuen Kikek Eskoriatzan, kale-inkestari ekin aurretik!

Egin zure hipotesia: Non kokatuko zenuke euskara eskala horretan? Bideoa ikusi eta deskubrituko dugu, Kikeren ahotik, zein den euskararen kokapena munduko hizkuntzen artean.

Eskalaren inkesta egin dugun leku guztietan, herritarrek oso posizio baxuan kokatu izan dute euskara. Zergatik ikusten dugu geure burua hain txiki? Ikus ezazue arretaz, beraz, Bilbon eta Eskoriatzan jasotako erantzunen bideoa eta zerrendatu itzazue jendeak emandako arrazoiak.

Euskara txikia den uste zabalduaren arrazoiez galdetuta, Jon Sarasuak emandako erantzunaren bideoa ikusiko dugu.

 

3- Euskararen osasun maila

Euskararen tamainari buruz jardun dugu orain arte, baina zein da euskararen osasun-maila munduko hizkuntzen artean? Galdera hau erantzuteko, UNESCOk egindako Arriskuan dauden munduko hizkuntzen Atlasera joko dugu. Bertan, arriskuan dauden hizkuntzak sailkatzen dira, taula honen arabera zein multzotan kokatuko zenukete euskara? UNESCOren sailkapenaren berri ematen digun bideoa ikusiko duzue, eta zuen aurreiritziak zuzenak diren konprobatuko duzue.

 

4- Zergatik ez dugu egiten?

Noiz, nola, norekin eta zein egoeratan egiten duzue euskaraz? Eta zeinetan ez? Gure eguneroko bizitzan, euskaraz egin dezakegun hainbat egoeratan erdaraz egiten dugu. Gauza bera euskaraz dakiten pertsonekin.
​Baina, ba al dakizue zein diren euskaraz egin ahal izateko bete behar diren baldintzak? Ikusi bideoa:

Baina baldintza horiek guztiak beteta ere, batzuetan erdaraz egiten dugu. Zergatik ote? Zein dira erdaraz egitera eta euskaraz ez egitera eramaten gaituzten arrazoi nagusiak? Zein dira zureak? SIADECO Ikerketa-taldeko Juanjo Allurrek azalduko digu. Ikusi bideoa:

Orain erreparatuko diozu lehen zerrendatu dituzun egoeren erdiko multzoari: Zein egoeratan, noiz, non norekin egin dezakezu euskaraz baina ez duzu egiten? Eta aztertuko dituzu euskaraz ez hitz egitera eramaten gaituzten arrazoiak. Bi osagai horiek kontuan hartuta, konpromiso bat hartu, idatzi eta sinatuko duzu datorren astean betetzeko.

*Euskararekiko konpromiso-KONTRATUA hementxe desdargatu: Euskararekiko konpromezua-KONTRATUA

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna