Alde batetik, esan behar dut oso gustura egon nintzela telesail hori ikusten.
Beste aldetik, hain interesgarri iruditu zitzaidanez, etxeko kideei esan nien, eta bai senarrak, bai alaba txikienak nirekin ikusi zuten.
Ez dakit nolakoak ziren benetako pertsonak, kartzelatik ihes egin zutenak. Baina pertsonaien nortasunak filmean bezalakoak baziren, benetan ezin izango litzateke egin hain askotariko talde bat.
Esanak esan, amaieran zer edo zer falta zitzaidan. Halere, ez dakit zer den.
Ba, bai, zurea telesail honen inguruko blogeko seigarren iritzia da, eta gehienok jarri duzue bukaerak hotz samar utzi zaituztetela, nahiz eta telesaila nahikotxo gustatu. Eta, egia esan, onartu behar dut nik ere inpresio antzekoa izan nuela…
Mikel