Zer iruditu zaizu Ihesaldia telesaila?

Etb-k bost ataleko telesaila estrenatu du. Hona hemen Berriak horren inguruan emandako informazioa: ETB1ek “Ihesaldia” telesaila estreinatuko du abenduan

Eta hona hemen telesaila ikusteko lotura: Eitb nahieran

Eta zuri zer iruditu zaizu? Zer gustatu zaizu gehien? Eta gutxien? Eta euskarari dagokionez, zailtasunik izan al duzu? Animatu, eta egin iruzkin bat!

 

Erlazionatutako argitalpenak

5 thoughts on “Zer iruditu zaizu Ihesaldia telesaila?

  1. Ba, niri gustatu zait. Nik uste dut serieak tentsioa nahiko ondo mantentzen duela, eta horregatik, ni pixka bat engantxatu egin naiz. Hala eta guztiz ere, bukaerak ez nau bete, beste zerbait espero nuen. Aktoreei dagokionez, batzuk beste batzuk baino gehiago gustatu zaizkit, gehien Fugas gustatu zait.
    Euskara ondo ulertzen zen. Aditz batzuk zailak ziren (uste dut hika zela), baina arazorik ez dut izan.
    Ondo legoke ETBk euskarazko serie gehiago ematea. Hizkuntza ikasteko modu entretenigarria da.

    Ana

  2. Mini-sail honen sortzaileak oso produktu interesgarri bat eskaintzen digu. Arin modukoa eta freskuraz beteta kontatzen digu Franco hil ondorengo garaiaren egoera Euskal Herriko espetxeetan. Nahiz eta pelikula Euskal ingurune abertzalean erdian kokatu, orduko beste gatazka politiko batzuk ere azalaratzen dira; sailaren zehar, espetxeetan pairatzen duten egoerak preso mota guztiak ia-ia berdintzen ditu. Nabarmenduko dut sail-izenburuaren eta sail-bukaeraren erlazioa. Niri behintzat, oso ideia ona iruditu zait, eta horri buruz ez dut gehiago aipatuko, spoiler bat ez egitearen mesedetan.
    Euskarari begira, oso zail moduan jarraitu ditut zenbait elkarrizketatan, batez ere, protagonistak egiten dituztenetan. Alde batetik, hitanoz hizt egiten dutelako eta bestetik, arinegi hitz egiten dutelako. Adi egon behar da. Hala eta guztiz ere, korrek ez dit ildoa jarraitzea galarazi. Istorioak harrapatu nau eta hurrengo atalaren zain nengoen, gogotsu. Guztioi ikustea biziki gomendatzen dizuet.
    Juanjo

  3. Ados nago aurreko bi iruzkinekin! Juanjok esaten duen moduan, “oso gazteak” garenontzat, film motatako hauek ikustea primeran datorkigu nolakoa zen Euskal Herriko egoera soziala jakinarazteko garain hartan.
    Aitortu behar dut telesaiaren hasierak beldur pixka bat eman zidala, pentsatzen nuelako guztiz politizatuta eta distortsionatuta egongo zirela atalak, eta terrorismoa eta halako kontuak izango zirela atalen ardatza. Baina ez, besterik ez
    du kontatzen bost lagunen azkarra espetxe batetik ihes egiten saiatzeko. Cadena perpetua izeneko filman gertatzen den bezala, sortzen diren presoen arteko harreman-pertsonalak oso estuak dira, eta azken atalean azaleratu egiten dira, edo denok, edo inor ez.
    Gutxien gustatu zaidana bukaera izan da, bat nator Anarekin. Ez dakit zergatik, baina zerbait gehiago espero nuen. Ah, eta Fugasek esango lukeen gisan, potrotaraino bukatu nuen pertonaia baten eztul putaz.
    Euskara erregistroaren inguruan, egia da euskaldun berriok ez daukagula ohiturarik hitanoa erabiltzeko, eta horrexegatik kostatzen zaigu noizean behin ildoa jarraitzea, baina antzeko zerbait gertatzen zen Dragoi Ball telesaian, eta denok ikusi genuen amaiera arte, ezta? Beharbada, falta dena euskarazko telesail gehiago egitea da belarriak egiteko.
    IGOR

  4. Egun on denoi!
    Zelako kritikak irakurri ditudan! Nabaritzen da oporrak dauzkazuela… ;-P. Ez… Txantxak txantxa, nik esan nahi dut telesaila gustatu zaidala. Lehenengo atalburua kostatu zait jarraitzea motel samarra zelako, baina gero lortu du nire atentzioa ematea. Gaur egun ikusten ari da Euskal produkzioak gero eta hobeak direla. Kasu honetan kokalekua, eszenografia eta arropa oso egokiak iruditu zaizkit, eta ezin dut ahaztu eszena bat. Hau da “El Fugas” tunelean harrapatuta geratzen denean, zelako larrialdia!
    Lereile

  5. Hasteko, aipatu behar da oso entretenigarria izan da telesaila ikustea. Asko gustatu zait garai hartako irudiak ikustea, bereziki arropak eta giroa. Gidoiari buruz, esango nuke pixka bat motelegia izan da nire ustez. Hau da, erritmo gehiagorekin hobeto izango litzateke. Ikusle guztiei gomendatuko diezaieket telesail honek ikustea. Alde batetik, ihesaldietako filmak beti interesgarriak direlako eta, bestetik, presoen egoera imajinatzen dutelako ihes egiteko moduan kudeatuz. Egia esan, tunelen eszenak itogarri samarrak iruditu zaizkit. Amaierak pixka bat atsekabetuta utzi nau. Espetxetik nola ihes egiten zuten ikustea espero nuen, prestaketa guztien ondoren (benetakoa izan ez balitz ere).
    Amaitzeko, beharrezkoa al da pertsonaia bat eztulka egotea denbora guztian? Badakigu gaixo dagoela. Urduri jartzen nintzen hura ikustean…
    Iñigo

Utzi erantzuna