Abentura arriskutsua

Txikitan, urtero, udan, Tarragonako herri txiki batera joaten nintzen. Han abuztu osoa pasatzen nuen. Familiarekin joaten nintzen, eta nire osaba joaten zen ere bai.

Egunero gosaldu eta gero, hondartzara joaten ginen jolastera eta bainu bat hartzera.

Egun batean,  nire osabarekin hondartzatik  paseo bat ematera joan nintzen. Jende asko zegoen.

Bat-batean ez nuen nire osaba ikusi, eta urduri jartzen hasi nintzen, eta korrika egiten hasi nintzen. Ondoren, nire osaba nire familiarekin itzuli zen, eta denak bilatzen hasi ziren, baina ez zuten nire arrastorik  aurkitu . Udaltzaigoari deitu zioten, baina hondartzan ume txiki bat aukitzea oso zaila zen. Bat-batean nire aitak ikusi ninduen gizon baten sorbaldetan eserita eta pozik nengoela.

Azkenik, egun horretan familia osoak afaldu genuen elkarrekin, baina gero nire osabak ezin izan zuen lorik egin, oso kezkatuta geratu zen eta.

Gaur egunean, istorio honekin, nire arrebek eta hirurok barre egiten dugu, gure osabaren oroipen ona daukagulako.

♣♣♣

Erlazionatutako argitalpenak

One thought on “Abentura arriskutsua

Utzi erantzuna