Zer ekarriko ote du 2020ko udazken honek? Zer uste duzu gertatuko dela ezohiko egoera honetan? Itxaropentsu zaude? Ikasi ote dugu zerbait martxotik hona?
2020 udazkenak beste itxura bat izango du?
Eman ezazu zure iritzia. Parteka ezazu gurekin zure hausnarketa.
(Irudiak, Ameztoi: https://eu.wikipedia.org/wiki/Bixente_Ameztoi )
Sarritan galdetzen diot nire buruari datozen hilabeteetan zer den gehien kazkatuko nauena; Pandemiak jasanezina zena larriagotu egin du. Zerbitzu publikoen eza agerian geratu da.
Alde batetik, jende asko abandonatuta sentitu da, gizartetik baztertuak, paperik gabeko jendea, esate baterako; Askok lanik gabe geratu dira. Lanak janaria esan nahi du. Konfinatuz gero, ez dute jaten. Oraindik ez dugu lortu jateko ohitura madarikatua kentzea.
Beste aldetik, erakundeek ere beraien langileak abandonatu dituzte. Ordu asko, gehiegi, lanean eman dituzte, baliabiderik gabe.
Gainera, gure egunerokotasuna kontraesanez beteta dago, tabernetako terrazak beteta ikusten ditugu, baina zerbitzu sozialak itxita, eta ez pentsatu familia-medikuak ikusten zaituenik.
Espiral baten barruan gaude, eta ahulenari errua botatzea da joera. Hau da, PCR testak Covid-a daukazula esaten badu konfinatu ez izanagatik erruduna zara, baina jende askok ezin du konfinamenduan egon eta lan egiteari utzi, jateko eta bizitzeko behar baitu.
Egoera hain da larria, gure artean antolatzea besterik ez dugu. Suntzitzen ez gaituenak indartsuago egiten gaituelako.
Horregatik guztiagatik, uste dut udazken honek indarra ekarriko digula solidariagoak eta borrokalariagoak izateko. Hori ez da gutxi!
Milesker!
Solidariagoak eta borrokalariagoak aterako omen gara… Ea egia den!;-))
MASKAREKIN BUELTAKA
2020ko uztailaren 15etik hona Euskal Autonomia Erkidegoan derrigor maskara (edo muxukoa) erabili behar dugu, Covid- 19aren izurritearen hedapena ekiditeko neurri eraginkorra dela frogatu baita.
Udan zehar osagai berri hori eramatera ohitu ginen. Batzuetan, kalean ikusten genituen lagunak eta auzokidek ezagutzen genituen, baina askotan elkar topatzen genuen ezagunak ikusi barik.
2020ko urriaren 1ean euskara ikastaroa hasi zen. Gelan zortzi ezezagun elkartu ginen: irakaslea eta zazpi ikasle…. Jakina! denok maskarekin.
15 egun baino gehiago pasatu dira eta eskolak eman ahala elkar ezagutzen dugu… ezagutzen ditugu begiak, ahotsaren tonua, ilea, gure bulkadak, bakoitzak berari buruz kontatu duena…
Atzo klasean oso gauza bitxia gertatu zitzaidan. Beak, alboan daukadan neskak, une batean maskara jaitsi zuen eta bere aurpegia ikusi nuen. Ziplo geratu nintzen jakinminez berari begiratzen. Berehala, igo zuen… eskerrak bestela delitu bihurtu zitekeen!.
Hala ere, ni bere aurpegia berriro ikusteko irrikan geratu nintzen.
Ez dakit zergatik baina nire burmuinak Bea beste era batean irudikatu izan zuen. Eta hasi nintzen pentsatzen gainontzeko aurpegiak ere ez nituela ezagutzen.
Eta luzera begira, pandemiaren garapena ikusita, ziur maiatzean, ikasurtearen amaieran, aurpegiak ez ditugula ezagutuko.
Horren harira galdera bat otu zait: Zer eragin izango du maskararen erabilerak euskara ikasteko prozesuan? nire ustetan, batzuetan esaten duguna elkarrekin doa keinuarekin eta keinurik gabe hizketak esanahia gal dezake.
Azkenik, esan nahi dut nire ikaskideen aurpegiak ikusi nahi ditudala, bederen behin eta bakarrik unetxo batean… eta hori bizi garen garaiotan iraultzailea da!!
Milesker!
Zein ezberdinak diren gure aurpegiak musukoa jarrita eta musukorik gabe! Eta egia da: keinuak guztiz inportanteak dira komunikazioan!