Eleanitza zara, edo eleaniztuna? Kezka handiak sortzen dizkizu horrek, edo, agian, kezka gehiegi? Edo besterik gabe barre eragiten dizu? Edo barre eginarazi?
Ai ene… ze lanak ematen dizkizun Euskaltzaindiak (@plazaberri). Baita geuri ere… Horregatik, euskara batuaren arauak ezagutu edo gogora ekartzeko jolas bat dakarzugu: astean bitan (astelehen eta asteazkenean) galdera bat egingo dizugu sare sozialen bitartez Gasteizko IKAren kontuen bitartez.
Lasai, erantzunak ere emango dizkizugu eta. Zalantzak argitzeko, Euskara Batuaren Eskuliburua erabili ahal duzu, edo sarean topa ditzakezun hainbat baliabide. Parte hartuko duzu?
Traol hauek erabiliko ditugu jarraitzeko:
#zuzentest
#ikaSI
#EBE