Zer somatzen duzue faltan egun hauetan? (Saida)

ERRESILIENTZIA GARAIA

“Zeren falta sumatzen duzue egun hauetan?” galdetu zenuten orain dela astebete. Dudarik gabe, normaltasun eta askatasun sentimenduak dira.  Horien ordez, tentsioa, ziurgabetasuna, mesfidantza, beldurra eta bihozmina sartu dira gure bizitzan. Zorionez, gauza positiboak ere badakartza krisi honek.

Alde batetik, hamaika mugimendu solidario sortu dira kolektibo zaurgarriei laguntzeko. Beste alde batetik, ezohiko egoera honek gai ezberdineei buruz gogoeta egitera behartzen gaitu.

Orain arte, gure gizartean, gehienek ez zuten denborarik bizimodua, krisi klimatikoa, sistema ekonomikoa edo politikoa, ikaskuntza edota beste gaien inguruan hausnartzeko.

Nik uste garai honetan bakoitzak dituen alde txarrenak eta hoberenak ateratzen direla. Badago jendea bere osasuna arriskatzen duena besteoi laguntzeko, eta badago egoeraz aprobetxatzen denik ere besteoi kalte egiteko.

Beste askok euren etxeen barruan egoera kontrolatzearekin nahikoa dute. Seme-alabak zaintzea etxetik atera gabe ez da erraza. Telelana edo teleikasketa askotan ezta ere. Batzuek bata zein bestea egin behar dituzte. Beste batzuek beldurrari aurre egin behar diote erabateko bakardadean. Ezin dugu ahaztu krisi sanitarioan gaudela eta ekonomikoa hasten ari dela.

Orain arte erresilientzia ez da ia landu. Erresilienztia zera da: arazo, ezbehar eta trauma psikologikoei aurre egiteko ahalmena. Oso gaitasun baliagarria edozein momentutan, baina beharrezkoa oraingo egoeran.

Psikologia positiboa eta baikortasuna lantzeko garaia da. Aprobetxa dezagun ikasteko, gure buruari galdetzeko zer den garrantzitsua, zer pozten gaituen, eta nola edo zer egin dezakegun egoera hobetzeko. Hasi bakoitzaren buruarekin eta gero zabaldu ondoan daudenekin, eta munduan, orokorrean.

Positiboki pentsatzen ez badugu, beldurrak paralizatuko gaitu, eta oso gaizki pasatuko dugu. Atzo lagun batek esan zidan “Positibo pentsa, eguneroko erronka da” eta guztiz ados nago.

Erlazionatutako argitalpenak

One thought on “Zer somatzen duzue faltan egun hauetan? (Saida)

Utzi erantzuna