Re. Erakusketa kolektiboa

“Re” erakusketa kolektiboa

Abenduaren 10era arte  Vital Fundazioa Erakusketa Zentrora joan zaitezkete ikustera “RE” erakusketa kolektiboa. Are gehiago, ostiralean 4an bisita gidatua euskaraz  19:30etan antolatu dugu. Anima zaitez joatea! Horretarako, erreserba ezazu zure plaza mezu elektronikoaren bidez: sociedadfotografica@gmail.com.

“Re” erakusketa kolektibo honek tokiko ehunaren hamar artista biltzen ditu, ni horietako bat naiz. Gure sortze prozesua aurtengo otsailean hasi zen, 2019ko Viphoto Fest jaialdian Altura Project-ek emandako argazki- tailerraren fruitu.

Argazkigintza, collagea edo instalazioa bezalako diziplinak erabiliz, egileek eta nik jardueran landu genuen lehenengo ideia berrinterpretatu dugu, esanahi berri bat emateko.

Eta zuk…ametsak dituzu?

Joan den otsailean, “Ametsak” izeneko lan bat egin nuen, lan honekin ametsei buruz hitz egin nahi nuelako. Horregatik, nire lana “dreamcatcher”  bezalakoa izan zen.

Bizitza osoa amets asko egiten ditudanez gero, ametsak kuadernoan idazten ditut, eta horrela, nik uste dut neure buruari hobeto ezagu diezaiodala. Nire ametsak erabili nituen egiteko lan hau.

2019ko Ana Padroren lana: ametsak
2019ko Ana Padroren lana: ametsak
Zer ikus dezakezu Re erakusketan?

Oraingo honetan, urtebete igarota, laborategian parte hartu genuen artistek eta biok esperientzia hura berriro bisitatzea eta proposamenak birformulatzea erabaki dugu, testuinguru berri batera egokitzeko: ​Re ​izenburua daraman erakusketa proiektua. Bertan, artista bakoitzak latindar jatorrizko aurrizki hau abiapuntutzat hartuta, askatasunez interpretatu du, bere jakin-min sortzailearekin eta bilaketa pertsonalarekin zerikusi handiena duen erroari lotuz.

Nire lana deitzen da REM (Begi Mugimendu Azkarra) eta nahiei buruz hitz egiten du, baina, batez ere, nola geure buruan ikus diezaiogun zer motibatzen garena.

Re. Erakusketa kolektiboa

Erlazionatutako argitalpenak

One thought on ““Re” erakusketa kolektiboa

Utzi erantzuna