Gogora dezagun lan-unitate honek daukan bigarren eginkizuna:
Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako erreportajean, hau entzun duzu: “Gure udaletako kaleen izenei erreparatzen badiegu, emakume-izen gutxi aurkituko dugu, eta dauden apurrak amabirjinak, santuak, erreginak eta antzekoak dira”. Eta Gasteizko kasua ez da salbuespena. Gainera, jakin duzu Gasteizko Udalak ideia-lehiaketa bat jarri duela martxan, hiriko hainbat kaleri zein emakumeren izena jarri erabakitzeko.
Aurreko eginkizunean egindako lanaren ondoren, nahiko informazio eta arrazoi bildu duzu Hirigintza-zinegotziari zure proposamena idatziz bidaltzeko. Horretarako, aurreko jardueran hizpide izan duzun emakumearen biografia erabili ahal duzu zure proposamena osatzeko. Beraz, eskaera-gutuna idatziko diozu Hirigintza-zinegotziari zure proposamena zein den zehazteko eta arrazoitzeko. |
Horren harira, irakur ezazue Ana ikasleak idatzi duen eskutitza. Milesker eta zorionak, Ana! Lan bikaina egin duzu!