C1

Euskaldun zaharrak putakume batzuk zarete, baina sin acritud…

Hori kontatu nahi digu Leire Ruiz aktore iruñearrak bakarrizketa honetan. Leire ere, gu bezala, euskaltegi batean ikasten ari da, eta ondo asko daki batzuetan zaila dela euskaldun zaharrekin euskaraz hitz egitea…

 

Kuadrillak

Kuadrilla edo lagunartea izateak zer esan nahi duen aipatzen dute irrati-tertulia honetako gonbidatuek. Euskal Herrian, Iparraldean eta Hegoaldean dituzten ohiturei buruz aritu dira. Batzuentzat oso garrantzitsua da kuadrilla edukitzea. Beste batzuentzat, berriz, kartzela baten modukoa izan daiteke.

 

Eta zuei zer iruditzen zaizue?

  • Kuadrillak artaldea al dira? Kartzelak, akaso?
  • Kuadrilletan sor al daiteke harreman aberatsik edo sakonik?
  • Bertako partaideak lagunak izaten al dira?
  • Zer alde on eta zer alde txar dituzte?
  • Zuek ba al duzue kuadrillarik? Nolakoa da?

Iturria: Ikasbil

Barre librea: euskalkiak

Goazen, umorea lagun, euskalkietan zehar bidaia bat egitera!

 

Barre Librea: euskararen polizia linguistikoak

Ezagutzen al dituzu Zatzaizki eta Natzaio euskararen polizia linguistikoak? Ea zer iruditzen zaizkizun…

 

Nire tabernarik gogokoena

El Correo egunkarian, hainbat kazetarik beren tabernarik gogoena deskribatu dute. Adibide gisa, Galdakaoko Zurrut taberna eta Gasteizko Dazz taberna jarri ditugu.

nire tabernarik gogokoena (Zurrut taberna)

nire tabernarik gogokoena (Dazz taberna)

Deskribatu orain zurea: Non dago? Zergatik da berezia? Zer jende-mota joaten da? Zer musika jartzen dute? Jatekorik bai? Norekin joaten zara? Gertatu al zaizu hor anekdota berezirik?

Bizikletak

Bizikletak oso boladan omen daude “normaltasun berri” honetan. Horretaz ere hitz egin digute Recycl´Arte Hendaiako elkarte honetako kideek. Elkarte honetan, besteak beste, bizikletak konpontzeko tailerrak antolatzen dituzte. Entzun elkarrizketa:

 

Eta zuk ba al dakizu bizikleta konpontzen? Erabiltzen al duzu bizikleta? Zertarako? Non? Zuk ere nabaritzen al duzu orain gehiago erabiltzen ari garela?

Zer da sorgin-hizkuntza?

Ba al duzu sorgin-hizkuntzaren berri? Oiartzungo (Gipuzkoa) emakume batek kontatuko digu zer den:

 

Orreagako guda Atik Zra

Maisutasun handiz erakutsi digu Patxo Telleriak euskaldunen historiako gudarik esanguratsuenetariko bat:

 

Gizon euskaldunak: erditzeko gai

Hala idatzi zuen Webster ikerlari britainiarrak, eta horrelaxe jaso dute ETBko Baskoniako historia bat saiotik ateratako pasarte bitxi honetan:

Bideo hau agertzen deneko saioa ustezko euskal matriarkatuari buruzkoa da. Hona hemen saio osoa: Euskal matriarkatuaren mitoa

“Zaila da beltza izatea AEBn”

George Floyd-en hilketaren harira, hori baieztatu du Mikel Reparaz AEBko berriemaileak ETBn egindako elkarrizketan. Hona hemen elkarrizketa:

Eta zuk zer uste duzu? Eta, hemen, zaila ote da beltza izatea? Ba al da hemen arrazakeriarik? Noren kontra? Zertan sumatzen da?

Leitza, herririk politena?

Ezagutzen dugu Nafarroako herri hau? Ba, ematen du bisita bat egitea merezi duela, landa-turismoko herri politenen artean aukeratu baitute Leitza:

 

Zer iruditzen? Zein dira gure inguruan ezagutzen ditugun herririk politenak? Eta hemendik kanpo?

Lurrinak: Maddalen Marzol usain bilatzailea

 

Erabiltzen al duzue lurrinik? Zein? Zergatik? Nolakoak gustatzen zaizkizue? Aldatzen duzue? Gai honetan, gizon / emakume bereizketa ulertzen al duzue?

Elkarrizketa osoa ikusi nahi izanez gero, jo hona: elkarrizketa osoa

Euskaldun berrien akats erotikoak

 

Gustatu zaizue bakarrizketa? Saio osoa ikusi nahi izanez gero, jo hona: Barre librea (3. atala)

Zoo eta akuarioen gezurrak agerian

Euskal Herriko akuario eta zoologikoetan animaliek bizi duten egoera salatu du Nor talde antiespezistak zentro horietan egindako ikerketaren bidez. Hona hemen haiek egindako bideoa:

Berrian ere eskaini diote tarte bat erreportajeari: betiko konfinaturik (zooak)

“Ez zait sartzen” edo “ez zait tentetzen”. Zer gertatzen zait?

Terapia sexologikoa egin dute Naiz irratian Maitena Usabiaga Sarasuarekin. Hainbat kasu ekarri dituzte astelehenetako sexologiaren tartera, eta banan-banan aztertu dituzte: isurketa azkarra, desira falta, baginismoa, inpotentzia, anismoa…

https://www.youtube.com/watch?time_continue=1843&v=cZ0BJKLI6kY

 

Zergatik eta zertatik desapuntatu zineten umetan?

Hori galdetu die Andoni Egañak Amets Arzallusi eta Alaia Martini.

Zein izan da zure eskarmentua?

Bertso-saio osoa entzun nahi izanez gero, jo hona:

 

Txertoak gora, txertoak behera

Oraingo honetan txertoen inguruko 3 jardueratxo proposatu nahi dizkizugu:

  1. Txertoen jatorria: entzumena lantzeko ariketa
  2. Beharrezkoa al da txertatzea?: irakurmena lantzeko cloze-testa
  3. Oraingo krisia ez da txertoarekin konponduko entzungaia: gaur egungo egoera aztertzen duen Euskadi Irratiko irrati-tartea

 

Adimen handiko haurren berezitasunak

Ikasbileko jarduera honetan, entzumena, irakurmena eta gramatika landuko dituzu. Bukaeran, gaiari buruzko hausnarketa bat ere eskatzen zaizu. Eta zer iruditzen zaizu bakarrizketa egin eta irakasleari bidaltzen badiozu?

Adimen handiko haurren berezitasunak

 

Online bankuen eta kreditu-txartelen erabilera

Ikasbileko jarduera honetan, ahozko ulermena eta irakurriaren ulermena lantzeaz gain, idazlan bat egitea ere proposatzen zaizu.

Online bankuen eta kreditu-txartelen erabilera

 

Mintzamena lantzen: Hemen Google doktorea, bai esan?

Jarduera egokia duzu hau irakugai batzuetatik abiatuta zure iritzia ahoz emateko.

Mintzamena lantzen: Hemen Google doktorea, bai esan?

 

Zer diote elikagaien etiketek?

Ikasbileko jarduera honetan, gai interesgarri honen bidez, ahozko ulermena lantzeko aukera izango duzu. Ziur ondo moldatuko zarela!!

Zer diote elikagaien etiketek?

 

Etxebizitza erosi, alokatu… Zein da aukera hobea?

Ez da erabaki erraza izaten, eta, batzuetan, hautu bat hartzeko abagunerik ere ez dugu izaten… Agian, Berriako bi artikulu hauek erabakian laguntzea daukate:

Etxebizitzen salerosketa

Negozio mugatua alokairuan da

 

Gure idazlanak hobetzen

Ikasbileko jarduera honetan C1eko idazlan bat egitea proposatzen dizute; ereduak ere badituzu eskura. Hortaz, ez galdu aukera, eta ekin lanari! 🙂   

Gure idazlanak hobetzen

 

 Arantxa Urretabizkaia: ‘Lan egiten nuen ikastolatik bota ninduten H-a defendatzen nuelako’

Gauza asko kontatu dizkio Arantxa Urretabizkaiak Xabier Madariagari Ur handitan saioan, besteak beste, lan egiten zuen ikastolatik bota zutela h-aren alde egiteagatik. Hona hemen bideoa:

 

Saio osoa ikusi nahi izanez gero, jo hona: Korrontearen kontra

 

Nola bermatu pertsona ezinduen sexurako eskubidea?

Ikasbileko jarduera honek horretaz hausnartzen lagunduko dizu, eta, bidenabar, ahozko ulermena landuko duzu. Ekin, lanari, hortaz!

Kafea eta zigarroa lanorduetan?

Gai honi buruzko informazioa jasotzeko, jo Berriako artikulu honetara: Kafea eta zigarroa lanaldian

Eta zer dio Garbiñe Biurrun epaileak gai honen inguruan? Entzun diezaiogun ETBko saio honetan:

 

Gaur balitz zure bizitzako azken eguna...

Euskadi Irratian galdera hau egin digute: zer egingo zenuke gaur balitz zure azken eguna? Ea zer esaten diguten…

Eta zuk zer egingo zenuke? Bide batez, aukera paregabea duzu baldintza errepasatzeko… 🙂

 

Ez naiz arrazista, baina…

Leocadia Bueriberi gasteiztarra da, eta beltza da. Beltza izateak hainbat zailtasun eragin ohi dizkio eguneroko bizitzan. Ea zer kontatzen dion Xabier Madariagari Ur handitan saioan: “Ontzat hartzeko bertako jendearen antzera bizi behar gara”.

Saio osoa ikusteko, klikatu hemen: Ez naiz arrazista, baina…

 

Zer dakigu Iruña-Veleiari buruz?

Ikasbileko entzungai honetan,  jakin ahalko duzu nondik nora doan Iruña-Veleiako auzia, eta, gainera, entzumen-proba bat ere egin ahalko duzu. Klikatu honako esteka honetan: Iruña-Veleia auzia ulertu nahian 

 

Arabako Errioxako ardoak: “Rioja”-tik “Arabako mahastiak” sor-markara?

Araban eztabaida bizia sortu du ekoizle batzuek sor-marka propioa sortzeko hartu duten bideak. Izendapen berriaren alde dago Esti Besa ardogilea, eta harekin hitz egin dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

 

Satisfyer: bai ala ez?

Aitziber Garmendia eta Sara Cozar aktoreak sexu-jostailu honen inguruan aritu zaizkigu. Aizu, C1en ez da dena izango ingurumena, kontsumismoa eta bestelako gai serioak… Sartu, sartu honako esteka honetan: Satisfyer: bai ala ez?

 

Pentsatzen duguna esan ala isildu?

Horixe da Ikasbilen egiten diguten galdera. Primerako jarduera duzu bakarlanerako: Pentsatzen duguna esan ala isildu?

 

Ur handitan: psikiatrikoan

Ur handitan saiokoak psikiatrikoan egon dira. Hona hemen Garaziren lekukotza: “Zer moduz nagoen galdetzen ez zidaten psikiatrak ezagutu ditut”

Eta saio osoa ikusi nahi izanez gero: Ur handitan: psikiatrikoan

 

Emakumea eta espetxea

Atal honetan espetxeetan dauden edo izan diren emakumeak izan ditugu protagonista. Hona hemen aurrerapentxo bat: Ainhoa

Saio osoa ikusi nahi izanez gero, jo hona: Emakumea eta espetxea

Ikastetxeko espazioak eta generoa

Zer leku hartzen du eta hartu beharko luke futbol-zelaiak patioan? Ikastetxeetako komunek neskentzat eta mutilentzat bereizita egon behar dute? Eta aldagelek?

Galdera asko planteatzen dizkigu Amelia Barquinek Zu zeu-ko artikulu honetan: “Ikastetxeko espazioak eta generoa”

 

Itzultzailea: Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztuna

Laudorio asko jasotzen ari da Elhuyarren itzultzaile automatikoa. Baliabide bikaina izan daiteke gure hizkuntz maila hobetzeko. Zeren zain zaude saiakeratxo bat egiteko?

Hona hemen Berrian gaiaren inguruan argitaratutako artikulua: “Erabilgarri dago Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztuna”

Sakelakoetarako app-a ere eskuragarri duzu: app-a

 

Klausurako mojak “Ur handitan” saioan

Atal honetan mojak izan ditugu protagonista. Hona hemen aurrerapentxo bat: 58 urterekin moja sartzea erabaki zuen bergararra

Saio osoa ikusi nahi izanez gero, jo hona: klausuran

 

Umerik onartzen ez duten lekuak

Entzun Euskadi Irratiko pasarte hau:

 

 

Bueltarik gabeko etenak (suizidioa)

Benetan erreportaje interesgarria argitaratu du Berria egunkariak suizidoen gainean. Erreparatu, batez ere, Edurne Pasabani, Aitziber Garmendiari eta Markel Irizarri egindako elkarrizketei:     Bueltarik gabeko etenak (suizidioa)

 

Zahartzaroa “Ur handitan” saioan

Pilar zahartzaroaz, heriotzaz, erresidentziez… hitz egiten: Pilar

Saio osoa ikusi nahi izanez gero jo hona: Zaharrak berri. Ur handitan.