Bestelako baliabideak…

Podcast. ENTZUNGAIAK

  • BELDURREZKO ISTORIOAK: Beldurrezko istorioak gustuko dituzu? Ikasbilen  Hotzikarak  izeneko bilduma oparo bat daukazu. Horietako edozein entzun, eta ikaskideei kontatu ahal diezu… edo bestela, sutondoko lagunarteko bilera bat girotzeko ere egokiak izan daitzezke…
  • EUSKAL GAIZKILEEN BIOGRAFIA NOBELATUAK: ZuZeu Podcast-ek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak sortu dute Euskal Gaizkileak seriea. Fikziozko podcast saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko historiako gaizkile doilorrenak eta eurei buruzko abestia ezagutuko dituzu.
  • IPUINAK: Umeentxako ipuinak gustatzen zaizkizu? Ba, hona hemen Ipuin txiki, soinu handi, EITBk sortutako podcast saioa, 24 ipuinez osatua. Seme-alabekin entzuteko aukera ona izan daikete.
  • IRRATINOBELA: Bikotekide batek ezkontzea erabakitzen du errutinari aldaketa bat emateko Ezkontzaren Katramila izeneko podcast honetan. Baina, beti bezala, plan bat egin eta gero, kontraesanak sortzen dira… 5 atal dituzu zer gertatzen den deskubritzeko.
  • MISTERIOA: Audio-fikizio serie honetan, Zaldi Urdina izeneko droga berria hartuta gazte bat hil da teknojaialdi batean; eta, aldi berean, Aingeru desagertu da. Bere familiak eta lagunek ez dakite zer gertatu den. Non ote da Aingeru?

Mintzamena lantzeko baliabideak

Lehenengo egunetan aurkezpenak egiteko eta elkar ezagutzeko.

EUSKERABILI: Euskaraz era informal batez aritzeko bloga. Beheko partean, ETIKETAK izeneko atalean, askotariko gaiak dituzue, mintza librerako aproposak.

AHOZ AHO: Ahozkotasuna lantzeko baliabideak: Debaterako gaiak, dilemak, gogoetarako testuak…

Mintzamenaren lanketarako proposamenak (Ikasbil): Ahozko jarduna lantzeko proposamenak.

Bestela, IKASBILen ere mintzamen librerako aproposak diren egunerokotasuneko gai mordo bat dauzkazue.

STORY CUBES ONLINE: Istorioak sortzeko jokua. Dadoak bota eta ateratako ikurren arabera istorio bat asmatu.

B1 mailako mintzamenerako proposamenak (Ikasbil)