(Biasteriko IKAko euskaltegiko “Zain” taldekideak)
Segurtasun zinegotzi hori:
Eskutitz honen bidez, Berio auzokideon elkartearen izenean zuregana jotzen dugu, auzoan autokarabanekin sortzen ari diren arazoak direla-eta gure kexa eta ezinegona adierazteko.
Hasteko, aipatutako aparkalekuaren arazoaz hitz egin nahi dugu. Autokarabana-aparkaleku bat dugu, baina hainbeste mota honetako ibilgailurik jaso ezin duenez, hortik kanpo uzten dute; espaloiak eta galtzadak inbaditzen dituzte oinezkoei ibiltzeko traba eginda. Gainera, bertakook tokirik gabe geratzen gara, gehienetan.
Bestalde, argi dugu turismo mota honek izugarrizko zikinkeria eta zarata sortzen dituela. Halaber, hainbatek ez dute Udalaren legea betetzen, aparkalekua kanpin gisa erabiltzen baitute: arropak-eta kanpoan eskegi, mahaiak kanpoan ipini… Tamalez, turistak eta auzokideon arteko bizikidetasuna gero eta zailagoa da.
Hori gutxi balitz bezala, turistek zerbitzu garrantzitsuenak betetzen dituzte, batez ere, hondakin-kudeaketa eta mediku zerbitzuak.
Egoera zuzentzeko komenigarria litzateke aparkalekua handitzea edo aparkaleku berri bat eraikitzea. Gure uste apalean arauak hausten dituztenekin udaltzaingoak zorrotzago jokatu behar du.
Gure kexa eta iradokizunak aintzat hartuko dituzulakoan, eta arazoak lehenbailehen konponduko direlakoan, mila esker aldez aurretik zure arretagatik.
Berio auzoko elkartea
Donostian, 2019ko abenduaren 12an.
Zorionak! Oso gutun egokia!
Asko gustatu zait nola idatzi duzuen!
Perfektua!
IƱaki