(Testutxo hau Arabako Errioxako ZuriƱe Mateok, IKAko ikasleak, oparitu digu)
Alkate jaun/andrea:
Mireia Elorza naiz, herriko biztanlea, eta ireki nahi duzuen autokarabanentzako aparkalekuaren ondoan bizi naiz, Beheko auzoan.
Gutun honen bidez, horri buruz nire iritzia azaldu nahi dizut, uste baitut arazo batzuk sortuko direla.
Dakizunez, gure herria jada izugarri ospetsua da, izan ere, egunero jende ugari etortzen da bisitatzera. Horrek suposatzen du kotxeentzako aparkalekurik ere ez dagoela. Gure urmalearen ondoan autokarabanentzako aparlekua eraikitzea erabaki duzuela entzun dut, eta hori bai dela arazo handia, nire ustez.
Alde batetik, ibilgailu asko etorriko dira, eta zarata handia ekarriko dute, bai auzokideontzat bai biotopoko animalientzat. Izan ere, hegaztien ekosistema arriskuan izango da, hau da, zaratarekin arranoek eta miruek, besteak beste, ez dute kumerik habietan haziko, isiltasun handia behar baitute. Agian, pixkanaka-pixkanaka, animaliak urmaelatik joango dira beste leku batzuetara, eta posiblea da biotopoa hutsik geratzea eta desargetzea, zoritxarrez.
Hori gertatuko balitz, natura-turismoa ere galduko litzateke, eta aparkalekuak ez du ezertarako balio izango.
Bestalde, autokarabanazale batzuek bizikidetzaren oinarrizko arauak ez omen dituzte errespetatzen, alegia, askotan zaborra lurrera botatzen dute, eta gero arratoiak eta bestelakoak agertzen dira osasun publiko arazoak sortuta.
Horren ondorioz, gure umeak ezin izango dira kalera jolastera joan aparkelekuaren kokapenagatik; alde batetik, zikinkeria ugari izango dutelako; bestetik, lekurik ez dutelako izango.
Hori guztia gutxi balitz bezala, furgonetazaleek ere aparkaleku honetara etortzen dira. Haiek bainurik ez dutenez, zenbaitek kalean pixa edo bestelakorik egingo dute (neuk horrelakorik ikusi dut beste toki batzuetan), horrela, etxeko lehioak irekitzea ezinezkoa izango da kirats jasanezina izango delako.
Hau dena kontuan hartuta, proposamen bat egin nahi nuke: komenigarria litzateke autokarabanentzako aparkalekurako beste kokaleku bat bilatzea, urmaelako animaliak eta auzokideok ez molestatzeko. Nik ez dut nahi aparkaleku berria ez izaterik, baina turismoaren eta gure bizimoduaren artean oreka mantentzea ezinbestekoa da, horrela, denok irabaziko dugu.
Bukatzeko, espero dut nire kexa eta iradokizunak kontuan hartzea, eta irtenbide on bat aurkitu ahal izatea.
Mila esker zure arretagatik.