ASTEBURUAN GASTEIZEN LAGUNEKIN

ASTEBURUAN GASTEIZEN LAGUNEKIN

LARUNBATEAN

Goizeko bederatzietan gure lagunak iritsiko dira Gasteizera. Bere lehenengo bisita da. Tren geltokian geldituko gara.

Tren Geltokitik Katedralera joateko, bidean Dato kaletik pasatuko gara oinez. Goizeko hamarretan Katedral Zaharrean bisita gidatua egingo dugu. Gero, Abastos Merkatura legatza erostera joan ahal gara, eta gutxi gorabehera ordu bietan, elkartean txorizo-patatak prestatuko ditugu. Bazkaldu eta gero, Boulebardera erostera tranbiaz joango gara. Zortzi eta erdietan, Kutxira joango gara. Hor, taberna batean, bokata edo pintxoa afalduko dugu.

Gero, hamar eta erdietan gutxi gorabehera, Katedraleko aterpera joango gara lo egitera.

IGANDEAN

Bederatzietan jaikiko gara eta plaza Berriaren tabernara joango gara, eta bertan gosalduko dugu. Gosaldu eta gero, Artium Museoa eta Bibat bisitatuko ditugu. Ordu bietan Portalon jatetxean bazkalduko dugu.

Bazkaldu ondoren, txirringa elektriko bat alokatuko dugu Eraztun Berdetik  buelta bat  emateko. Gero, maletak hartuko ditugu eta Goyan trufak geltokirako bidean erosiko ditugu.

Bederatzi eta erdietan gure lagunek itzultzeko trena hartuko dute.

Rosa Del Piño eta Javier Iriarte

Erlazionatutako argitalpenak

Utzi erantzuna