45. ikas unitatea

Denok kazetari

Jarduera honetan kazetari lanetan arituko zara. Guztion ahotan dagoen albiste bat kontatuko duzu, eta benetako zein gezurrezko albisteak sortuko dituzu.

*Jarduera hementxe deskargatu: HH45-MO-Denok kazetari

1- Albisteak: Nola jasotzen dituzu albisteak? Zein da zure ohitura? Aldatu duzu azken urteotan? Zergatik?

2- Dimisioa: Jarraian bideo bat ikusiko duzu. Beheko hitzei eta argazkiari erreparatu eta aurreikusi zer gertatuko den.

 

3- Denon ahotan dago: “Zerbait jende guztiaren ahotan egon” esamoldeak zera adierazi nahi du: gai jakin bat mundu guztiak komentatzen duela une honetan, gaurkotasun handikoa dela. Idatzi labur-labur zure herrian edo inguruan jende guztiaren ahotan dagoen gai edo albiste bat zure ikaskideei kontatzeko.

4- Zergatik? Irakurri berri hauek eta erantzun galderei.

5- Fake news: Gaztea irratiko DIDA saioko lehiaketa baten audioa entzungo duzu. Entzun bi istorioak eta jaso informazio nagusia.

Esan, irratiko entzuleak egingo duen moduan, zein istorio den, zure ustez, egia eta zein gezurra. Eman arrazoiak. Entzun orain erantzuna. Asmatu duzu?

Orain zure txanda da. Prestatu idatziz bi albiste gero gainerako ikaskideekin partekatzeko, baina horietako bat gezurrezkoa. Lehiaketa bat da. Ea zein den gehien asmatzen duena eta gezurra ondoen ezkutatzen duena. Hau da, egiazkoak sinesgaitza izan behar du eta gezurrezkoak sinesgarria.